Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko eta Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia
661

EDIKTUA, ebasketa bategatik burututako eta berehala epaitzeko 143/05 hitzezko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martínezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE EMAN ETA LEKUKOTZA HAU EGITEN DUT:

143/05 zenbakiko falta judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu berehalako hitzezko falta-judizioaren autoak (143/05), ebasketa bat dela-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala eta Aleksej Skolin eta Ala Skolina, salatu gisa.

"Aleksej Skolin eta Ala Skolina, honako honetara kondenatzen ditut, ebasketa bat egin dutelako: bakoitzak, egunero 3 euro ordaindu beharko ditu, 30 egunetan zehar, eta horretaz aparte, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko zaie; erantzukizun horren arabera, ordaintzen ez duten bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaie.

Prozeduran sortutako kostuak kondenei ezartzen dizkiet".

Epaia jasota geratzeko, Aleksej Skolini jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko urtarrilaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala