Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
662

EDIKTUA, errentamendu bati buruz burututako 449/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 449/05, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Viviendas Municiales S en C.

Abokatua: Hermoso Martinez Carlos jauna.

Prokuradorea: Alfonso José Bartau Rojas jauna.

Demandatua: Viviendas Municipales S en C eta Herederos de Dolores Gurt Vallmajó.

Gaia: N07, errentamenduak.

Aipatu judizioaren gainean eman da epaia. Hau dio xedapen-zatiak / epaitzak:

EPAITZA

Dolores Gurt Vallmajó andrearen jaraunsleen aurka, "Viviendas Municipales, S. en C., de Bilbao"ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, Mirasol Kondearen kaleko 9. zenbakian (1.a, eskuma –Bilbao-) kokaturiko etxebizitzaren errentamendu-kontratua bukatua dela deklaratzen dut. Kontratu hori, demandatzaileak eta Dolores Gurt Vallmajó zenak egindakoa da. Eta demandatuak, batetik, deklarazio hori onartzera kondenatzen ditut, eta, bestetik, legezko epearen barruan etxebizitza demandatzailearen esku uztera; eta horretaz gain, ohartarazten zaie, aurrerago esandakoa egiten ez badute, kaleratuak izango direla. Demandatuei prozesuko kostuak ordaindu beharra ezartzen zaie.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilari buruzko Legea, 455. artikulua).

Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).

Epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik pagatu beharreko errentak ordaindu direla egiaztatzen ez bada, errekurtsoa aurkezteko idazkia ez da onartuko (PZLren 449.1 artikulua).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Demandatuak, Herederos de Dolores Gurt Vallmajó-k, helbidea egun non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtso-idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko da, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bost egun balioduneko epean. Errekurtsoan honakoak baino ez dira adierazi behar: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta inpugnatutako erabakiak (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala