Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
663

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurrien gainean bideratutako 1458/04-P prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 1458/04, seme-alaba adingabeei buruzko neurriak.

Demandatzailea: Maria Jesús Sánchez de Pedro.

Abokatua: Ruiz de Alegria Puig, Miguel.

Prokuradorea: Idoia Gutiérrez Aretxabaleta.

Demandatua: Rafael Horna Azcona.

Gaia: L09 TIT.IV-VII L1 CC.

Aipatu judizioan, 2006-01-11n epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

Idoia Gutiérrez Aretxabaleta epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Maria Jesús Sánchez De Pedro andreak sustatutako demanda zati baten onesten da. Parte demandatua hauxe da: Rafael Horna Azcona, auzi-iheslari deklaratua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza ere parte da. Eta, bestalde, honako neurriak hartzea erabaki dut:

1.– Aritz-Alesander adingabekoaren zaintza eta babespena amari dagokio, eta, eginkizun eta obligazio guztietarako, guraso biek izango dute guraso-ahala.

2.– Aitarentzako bi urte iraungo duen ondoko bisita-erregimena finkatzen da: bi astebururik behin, gaua igaro gabe, larunbat eta igandeetan 10 ordutik 12ra bitarte, ama aurrean dela (bistak modu erregularren egiten diren unetik hara egingo da zenbaketa). Aipatu urte biak igaro ondoren, bi astebururik behin izango dira bisitak, gaua barne dela eta ama presente izan barik, ostiraletan ikastetxetik ateratzen denean jasoko du aitak adingabekoa edo, bestela, haren etxean 20:00etan, eta igandean 20:00etan entregatu beharko du.

Halaber, bisitak modu erregularrean egiten urte bat igaro ondoren, adingabekoaren oporraldietara ere hedatuko dira bisitak, guraso bakoitzarentzako oporraldi erdia; eta adostasunik ez bada, urte bakoitiaren lehen aldia amari egokituko zaio eta urte bikoitietan aitari.

3.– Aitak bere seme Aritz-Alesanderrentzat hirurehun eta hirurogei (360) euroko mantenu-pentsio bat abonatu beharko du, amak izendatutako kontuan; eta Kontsumoko Prezioen Indizearen, zehazki, Instituto Nacional de Estadística-k argitaratutakoaren arabera eguneratu beharko da aipatu pentsio.

4.– Adingabekoaz arduratzeak sortutako aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Rafael Horna Azcona demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago auzitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala