Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
664

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 202/05-R prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 202/05, adostasunik gabeko banaketa.

Demandatzailea: Blanca Nubia Nañez Zapata andrea.

Abokatua: Inés Minguez Martín andrea.

Prokuradorea: Gabriel Marcos Rico jauna.

Demandatua: Diego Corbacho Merino jauna.

Gaia: L02, adostasunik gabeko banaketa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Baietsi egiten dut Blanca Nubia Nañez Zapata andrearen izenean Gabriel Marcos Rico epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda; hain zuzen ere Diego Corbacho Merino jaunaren aurka, auzi iheslari de-klaratua. Horregatik, lehen aipatutako senar-emazte horien ezkontza dibortzioarengatik desegina dagoela de-klaratzen dut, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin. Gaur egunera arte ezkontzan indarrean egon den erregimen ekonomikoa, halaber, iraungitzat jotzen da.

Ez da hartzen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio testigantza dagokion Erregistro Zibilari, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezan.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten

dut.

Diego Corbacho Merino demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtso-idazkia epaitegi honetan aurkeztu beharko da, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bost egun balioduneko epean. Errekurtsoan honakoak baino ez dira adierazi behar: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta inpugnatutako erabakiak (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala