Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
668

IRAGARKIA, "Eusko Jaurlaritzako komunikazioen administrazio-sare korporatiboaren ahots-konmutazioko nodoak eguneratzea" helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (C02 /052/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02 /052/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzako komunikazioen administrazio-sare korporatiboaren ahots-konmutazioko nodoak eguneratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2005eko urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 203. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta bost mila (205.000) euro, gehienez ere.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko urtarrilaren 12a.

b) Kontratista: Landata Ingeniería, S.A. Unipersonal.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogeita hemezortzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamalau zentimo (198.973,54).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 12a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala