Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
670

IRAGARKIA, "Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko zentroetan kontserbatzeko, konpontzeko eta mantentzeko zerbitzua" helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela argitara ematen duena (KBN C02/024/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/024/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko zentroetan kontserbatzeko, konpontzeko eta mantentzeko zerbitzua.

c) Loteak: kontratuaren xedea 3 lotetan banatuta dago.

1. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

2. lotea: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

3. lotea: Arabako Lurralde Historikoa.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: 2005eko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zk.; 2005eko ekainaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 134. zk.; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2005eko maiatzaren 27an bidalia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hiru milioi ehun eta berrogeita hamar mila (3.150.000) euro gehienez.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko azaroren 23a.

b) Kontratista: ABEE: Ingeniería, Estudios y Proyectos NIP, S.A. / Elecnor, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoaren araberakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 16a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala