Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
671

LEHIAKETA. Iragarkia, "ikus-entzunezko albisteen datu-baserako informazioa eskuratzea" helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/068/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/068/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ikus-entzunezko albisteen datu-baserako informazioa eskuratzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua burutzeko epea, kontratua gauzatu eta hurrengo egunetik hasi eta 2007ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurehun eta laurogei mila (480.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: bederatzi mila eta seiehun (9.600,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Donostia kalea 1 (Lakua), beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko otsailaren 16a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria)

Taldea: T 	Azpitaldea: 3 	Kategoria: B

b) 120.202,42 euro baino aurrekontu txikiagoko kontratuak edo sailkapenetik salbuetsita daudenak edota Europar Batasuneko estatukideetako espainiar ez diren enpresaburuentzakoak: ekonomia- eta finantza-kaudimenari eta gaitasun teknikoari eta profesionalari dagozkien betekizunak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

Guztizko negozioen zenbatekoa urteko berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000 euro) baino gehiagokoa.

Gaitasun teknikoa eta profesionala:

Azken hiru urteetan oraingo kontratuaren antzeko helburua izan duten lanen zerrenda, gutxienez, urteko berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000,00) eurokoak direnak eta, hauek egiaztatzeko, lan hauen bezeroen hiru gogobetetze-egiaztagiri, gutxienez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko otsailaren 17a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Donostia kalea 1 (Lakua), beheko solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 45 egun, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Donostia kalea 1 (Lakua), beheko solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2006ko martxoaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 24a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala