Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
675

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak, 2005eko azaroaren 17an egindako jakinarazpena eta ordainketa-informazioa —zehapen-espedienteari buruzkoa— M.ª Angeles Muniozgureni jakinarazteko dena.

Aipaturiko zehapen-espedientearen jakinarazpena eta ordainketa-informazioa ohiko bidez helarazi nahi izan zaio M.ª Angeles Muniozgureni, ezagun den azken helbidean: Severo Otxoa etorbidea 18 bis, Arrigorriaga. Ezinezkoa izan denez, osorik argitaratzen da honako iragarki hau.

Jakinarazpena eta ordainketa-informazioa:

Espedientea: 48A003-02-2005.

Titularra: M.ª Angeles Muniozguren.

Aipatutako pertsonaren aurka 48A003-02-2005 zenbakiko espedientea izapidetu, eta horri lotuta emandako ebazpenaren bidez, honako zehapen hau ezartzen da: zazpiehun (700) euro 6/1994 Legearen arau-haustea egitearren; eta honako hau jakinarazten dut:

Lehenengoa.– Ezarritako zehapena berehalaxe bete behar da, eta, beraz, isunari dagokion diru-kopuru hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiak BBVA banketxean duen kontu honetan ordaindu behar da: 0182-5685-07-0000226271; ordainketa egiterakoan jarri behar den kontzeptua espedientearen zenbakia bera izango da. Diru-bilketarako erregelamenduan ezarritako borondatezko epearen barruan egin behar da ordainketa, honako era honetara:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 5a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

b) Hilaren 16tik hileko azken egunera arte egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 20a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

Bigarrena.– Ohartarazpen hau ere egiten da: goian aipatutako epeetan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez betearaziko da zehapena, berehalaxe eta bestelako izapiderik egin gabe.

Bilbao, 2005eko azaroaren 17a.

Lurralde Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.

Hori guztia jakitera ematearren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan jasotako ondorioetarako (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez azaroaren 26ko 30/1992 Legea erreformatu zen, hots, Herri Administrazioen Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Bilbao, 2005eko abenduaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.


Azterketa dokumentala