Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
678

IRAGARKIA, Ondarroako portuan (Bizkaian) jabari publikoko lurrak okupatzeko administrazio-emakida eskuratzeko eskaria jendaurrera ateratzeko dena.

2005eko abenduaren 19ko idazki baten bidez, Frigorífica Santa Clara SA enpresak administrazio-emakida eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, Ondarroako portuko Egidazu dartsenan hodiak pasatzeko zangak egiteko. Enpresaren asmoa da dartsenan dagoen izotz xehea egiteko lantegirako hozteko ura hartu eta bultzatu ahal izateko hodiak jartzea, eskabidearekin batera aurkeztutako Itsasoko uraren harguneak eraberritzeko proiektuari jarraikiz.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek administrazio-espediente hori eta oinarrizko proiektua aztertu ahal izan ditzaten, eta, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epean beren eskubideen arabera bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1; Lakua, I-7. solairua) edo Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Bilboko Kale Nagusia, 85-8.a).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 12a.

Portu eta Itsas Gaietarako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala