Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
680

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak emandako laudo bat jakinarazteko zedulari buruzkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, María Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Open European Fleet, S.A.k eskatuta, 17/04 espedientea bideratu da Vicenser 97, S.L.ren aurka, garraio-gastuak ez ordaintzeagatik. Espediente horren gainean laudoa eman da bi mila eta bosteko martxoaren hamaikan, eta hauxe dio hitzez hitz:

LAUDOA

Jazotakoak ikusita, Arbitraje Batzordeak bidezkotzat jotzen du Open Europeant Fleet, S.A.k Vicenser 97, S.L.ren aurka aurkeztutako demanda; hortaz, Vicenser 97, S.L.k honako hauek ordaindu beharko ditu: fakturari doazkion 522,88 euro; itzulketa gastuen 23,95 euro; gehi Merkataritza Kodeko berandutzako legezko interesak, 2001-01-10ean epea bukatzen denetik harakoak, hain justu ere kalkulua egin ondoren mila laurehun eta hirurogeita hiru euro eta hamalau zentimoko (1.463,14) zenbatekoa egiten dutenak.

Laudo horren aurka deuseztatzeko errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazpen egunetik hasi eta 2 hilabeteko epean. Laudo irmoaren aurka, berriz, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, Epai Irmoetarako Legeria Prozesalean ezarritakoaren arabera. Horren berri alderdiei emateko, idazkariak kopia bidaliko die. Horrela erabaki eta sinatu dugu, hirukoiztuta.

Legeak agindu bezala jakinaraztearren, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, jakinarazpen hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2006ko urtarrilaren 11.

Idazkaria,

MARÍA JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala