Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
6038

EBAZPENA, 2007ko irailaren 26koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

AURREKARIAK

UPV/EHUko Estatutuen 3. artikuluak zehazten du unibertsitatearen helburuetako bat jakintza sortu, kritikatu eta zabaltzea eta jakintzaren aurrerabidea eta gizartearen garapena sustatzea dela, oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren bitartez eta ikerketaren emaitzak gizarteratzearen bidez.

Arautegi honen bidez UPV/EHUren barruan garatutako jardueretatik etorritako jabetza intelektual eta industrialaren erregimena arautu nahi da. 1989ko maiatzaren 11n, premia honetaz jabetuta, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak "Patenteen Arautegia" onartu zuen eta arautegi horrek, laburra izanik ere, gaur egunera arte arlo honetan lan egitea ahalbidetu du. Dena dela, ordutik hona izandako aldaketek, bai unibertsitate barrukoek, bai, oro har, gizarteak bizi izandakoek, beharrezko bilakatu dute UPV/EHUk egunean dagoen arautegi bat izatea.

Gobernu Kontseiluak, 2004ko uztailaren 22an egindako bileran, estatutuak garatzeko prozedura ezarri zuen, eta 2007ko uztailaren 19an, organo berak, Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia onartu zuen, eranskinean jasotako moduan.

Azkenik, UPV/EHUko Estatutuetako 258.1.d) artikuluak dio, idazkari nagusiak bermatu behar duela UPV/EHUko erabakiak argitaratzea; eta, bestalde, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemaren buruzkoak, dio erabakiak oso-osorik argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horregatik guztiagatik, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea Jabetza Intelektual eta Industrialaren Erregimenari buruzko Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, eranskinean ageri den moduan.

Bigarrena.– Arautegia indarrean sartuko da argitaratzen den egunean bertan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau behin betikoa da eta administrazio bidea agortzen du. Haren kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke, eta hilabeteko epea dago horretarako, ebazpen hau eman duen organo berberaren aurrean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Bilboko Epaitegien aurrean, bi hilabeteko epean.

Leioa, 2007ko irailaren 26a.

Idazkari nagusia,

IÑAKI ESPARZA LEIBAR.

ERANSKINA
JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ERREGIMENARI BURUZKO ARAUTEGIA
ZIOEN AZALPENA

UPV/EHUko Estatutuen 3. artikuluak zehazten du unibertsitatearen helburuetako bat jakintza sortu, kritikatu eta zabaltzea eta jakintzaren aurrerabidea eta gizartearen garapena sustatzea dela, oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren bitartez eta ikerketaren emaitzak gizarteratzearen bidez.

Arautegi honen bidez UPV/EHUren barruan garatutako jardueretatik etorritako jabetza intelektual eta industrialaren erregimena arautu nahi da. 1989ko maiatzaren 11n, premia honetaz jabetuta, UPV/EHUko Gobernu-Kontseiluak "Patenteen Arautegia" onartu zuen eta arautegi horrek, laburra izanik ere, gaur egunera arte arlo honetan lan egitea ahalbidetu du. Dena dela, ordutik hona izandako aldaketek, bai unibertsitate barrukoek, bai, oro har, gizarteak bizi izandakoek beharrezko bilakatu dute UPV/EHUk egunean dagoen arautegi bat izatea.

I. TITULUA
KONTZEPTU OROKORRAK

1. artikulua.– Helburua.

1.– Arautegi honek UPV/EHUko pertsonalak unibertsitate barruan garatutako jardueretatik eratorri eta jabetza intelektual eta industrialaren arloko legeriak babes ditzakeen emaitzak arautzea du helburu, bai eta unibertsitatearen barruan UPV/EHUko ikasleek eta unibertsitatearekin lotura duen bestelako pertsonalak egindako jardunetik eratorritakoak ere.

2.– Abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 83. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, beste erakunde batzuekin egindako kontratuen bidez lortutako ikerketen emaitzak erakunde horien arau espezifikoak eta sinatutako kontratuak aintzat hartuz arautuko dira eta arautegi honek izaera ordezkoa izango du.

3.– UPV/EHU jabetza intelektual eta industrialari buruzko indarreko legeriaren menpe egongo da, bai eta organo eskudunek onartzen dituzten gainerako babes eta erregistro moduen menpe ere.

2. artikulua.– Jabetza-motak.

Arautegi honen helburu dira patenteen eta marken tokian tokiko bulegoan, Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusian, edo Babestutako Barietateen Erregistro Ofizialean edo Landare-Barietateen erregistroan edo hauen ordezko erregistroetan, dagokionaren arabera, edo beste edozein erregistrotan erregistratuz babestu ahal direnak.

1.– Jabetza industriala: Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak emandako edozein titulu, honakoak babesteko: asmakuntzak (bai patenteak direnak bai baliagarritasun-modeloak direnak), diseinu industrialak, produktuen eta zerbitzuen zeinu bereizgarriak eta produktu erdieroaleen topografiak.

2.– Jabetza intelektuala: jabetza intelektuala izan dezakete Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateratuaren 10 eta 12 bitarteko artikuluetan zehaztu eta, Jabetza Intelektualaren Erregistroan izena emanda, babestu ahal diren sorkuntzak:

a) Liburu, liburuxka, inprimaki, gutun-liburu, idatzi, mintzaldi eta alokuzio, hitzaldi, txosten forentse, katedra-azalpen eta era honetako beste edozein lan.

b) Musika-konposizio eta moldaketa, letradun edo letragabeak.

c) Lan dramatikoak edo dramatiko musikalak, koreografiak, pantomimak eta, orobat, teatro-lanak.

d) Lan zinematografikoak eta beste edozein lan ikusentzuteko.

e) Eskultura eta pintura-lanak, irudiak, grabatuak, litografiak eta ipuin grafikoak komikiak, bai eta hauetarako saio eta zirriborroak eta gainontzeko lan plastikoak ere, aplikatutakoak zein ez.

f) Proiektu, plano, mapa, maketa, arkitektura- eta ingeniaritza-lanen diseinuak.

g) Topografia, geografia eta, oro har, zientziaren inguruko grafiko, mapa eta diseinuak.

h) Argazki-lanak eta argazkigintzaren pareko prozeduren bidez adierazitakoak.

i) Ordenagailu-programak.

j) Lan literario, artistiko edo zientifikoen itzulpen, egokitzapen, bilduma, laburpen edo bestelako transformazioek.

k) Multimedia-lanak eta datu-baseak.

l) Aurreko hauen guztien berrikuste, eguneratze eta ohartzeak.

m) Legearen 12. artikuluk zehaztutako baldintzen araberako bildumak.

3.– Landare-lorpenak: landare-lorpenen erregimen juridikoa arautzen duen legeari jarraiki emandako titulua, edozein barietate merkaturagarri, klon, lerro, andui edo hibrido, Landare-Barietate Babestuen Erregistroan izena eman dezaketen eta ondoko ezaugarriotako bat betetzen dutenak:

a) Egun dauden barietateekiko desberdinak izatea.

b) Beren ezaugarrien homogeneotasuna.

c) Funtsezko ezaugarrietan egonkortasuna egotea.

II. TITULUA
BABES LITEZKEEN EMAITZEN TITULARTASUNA ETA USTIAPEN-ESKUBIDEAK

3. artikulua.– Industri jabetzaren tituluen bidez babes litezkeen asmakuntzak eragin litzakeen unibertsitate-jardueraren emaitzak.

1.– Babesgarri izan litezkeen asmakuntzak eragin litzaketen unibertsitate-jardunaren emaitzak unibertsitatearenak izango dira, emaitzak lortu dituen pertsonari asmatzaile gisa merezi lukeen aintzatespena behar bezala eginik.

2.– Unibertsitatean duen ikerkuntza-eginkizunaren ondorioz egindako asmakuntzen kasuan, irakaskuntza eta ikerkuntza-egitekoen eremuaren barrukoak izanik, pertsonal irakasle eta ikertzaileak, prestatzen ari den pertsonalak barne, eskubidea izango du etekinen atal bat jasotzeko, patenteen legeriak eta honako arautegi honek xedaturikoaren haritik.

4. artikulua.– Talde-lanak eta ordenagailu-programak.

UPV/EHUri dagokio unibertsitatearen esparruan irakasle eta ikertzaileen partaidetzarekin burututako lan kolektibo (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateratuaren 8. artikuluan definituta) eta ordenagailu-programen jabetza intelektualari datxekien eskubideen titularitatea. Edozelan ere, aitortu egingo da irakasleen partaidetza.

5. artikulua.– UPV/EHUko pertsonalak burutu eta jabetza intelektualaren helburu daitezkeen bestelako lanak.

UPV/EHUri dagokio bere pertsonalak burutu dituen eta jabetza intelektualaren helburu izan daitezkeen gainerako lanak ustiatzeko eskubideen titulartasuna eta erabilera, baldin eta lan horiek euren ikerketa-jardueren ondorioz sortu edo garatu badira, kasuan kasu osatutako kontratu, komenio edo deialdian adierazitako baldintzen arabera.

6. artikulua.– Ikasleek garatutako unibertsitate-lanak.

1.– Ikasleek unibertsitatean egindako lanetatik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideen titulartasuna interesatuari beste inori ez dagokio, lan horiek egin aurretik lanen zuzendariarekin titulartasun partitua itundu eta aplikatuko diren ehunekoak zehaztu ez badira bederen.

2.– Lan horien emaitzak ordenagailu-programak, datu-baseak edo patentatu daitezkeen asmakuntzak badira, ikasleak, proiektuan lanean hasi baino lehen, emaitza horiek ustiatzeko eskubideak unibertsitateari lagatzen dizkiola aitortzen duen dokumentu bat sinatu beharko du.

3.– Prestatzen ari den pertsonal bekadunaren kasuan, industri jabetza unibertsitateari dagokio eta honelaxe agertu beharko du kasuan kasuko deialdiak.

7. artikulua.– UPV/EHUri lotutako bestelako pertsonalaren emaitzen titularitatea.

Era berean, UPV/EHUrenak izango dira beste edozein erregimen edo beste edozein modutan UPV/EHUri loturiko bestelako pertsonalaren emaitzen titulartasuna, titulu honetako goragoko artikuluetan deskribatutako kasuetan, bestelako erabakia hartu ez bada eta V. eranskinean jasotako baldintzetan izan ezik.

8. artikulua.– Datu-baseen gaineko sui generis eskubidea.

Nolanahi ere, UPV/EHUk, datu-baseen gain izan ditzakeen beste eskubide batzuez gainera, datu-base horien eduki guztia edo horren zati handi bat atera edo berrerabiltzea debekatzeko eskubidea izango du, baldin eta Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateratuaren 133. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, unibertsitatearen ekimena izan bada eta unibertsitateak eduki horiek lortu, egiaztatu eta aurkeztera bideratutako inbertsio handiak egiteko arriskua bere gain hartu badu.

III. TITULUA
BABESGARRI LITEZKEEN EMAITZEN GESTIOA ETA TRAMITAZIOA

9. artikulua.– Lortutako emaitzen berri unibertsitateari ematea.

1.– UPV/EHUko pertsonalak arloan eskumena daukan errektoreordetzari jakinarazi beharko dizkio jabetza intelektual edo industrialaren arauen babespean egon daitezkeen unibertsitate-jardueren emaitzak. Horretarako, arautegi honetako I. eranskinean agertzen diren eskaera eta memoria-ereduak erabiliko dira.

2.– II. tituluan aurreikusitako unibertsitate-titulartasuna ematen den kasuetan, emaitzak lortzen dituztenek bete beharko dituzte kasuan kasuko eskaera orria eta memoria eta arloan eskumena daukan errektoreordetzara bidali beharko dituzte ahalik eta azkarren, gutxienez honako hauek adieraziz:

a) Lortutako emaitzaren izenburua eta deskripzioa,

b) Hitz esanguratsuak, betiere ingeleseko bertsioarekin batera,

c) Babes litekeen emaitzaren garapen-maila,

d) Emaitzak ustiatzeko enpresekin egindako kontaktuak, baldin badaude,

e) Titulartasun partitua, egotekotan,

f) Erlazionatutako argitalpen edo proiektuei buruzko datuak,

g) Emaitzen hartzaile izango diren aplikazio industrial eta produkzio sektoreak, baldin badaude.

3.– Eskaera jaso eta hiru hilabeteko gehienezko epean eta kasuan-kasuan eskatutako txostenen arabera, Errektoreordetzak eskaera ebaluatu eta inskribatzeko edo erregistratzeko eskatuko du bideragarria eta egokia baldin bada.

4.– Epe hori bukatutakoan, errektoreordetzak, aurkako erabaki motibaturik ez balego, unibertsitateari dagozkion jabetzak edo eskubideak laga ahal izango dizkie emaitzak lortu zituztenei eta ustiapen-lizentzia ez-esklusibo, besterenezin eta doakoa beretzat gorde ahalko du jabetza industriala dagoen kasuetan. Unibertsitateak, edonola ere, ustiapenetik eratorritako onuretan parte izateko eskubidea izango du, erabakian zehaztutako ehunekoaren arabera.

Aipatutako lizentzia eta onuretan parte izatea, biak ere, ahal den heinean, jabetza intelektualaren eskubideen lagapenaren arabera jasoko dira.

10. artikulua.– Emaitzak edo eskubideak erregistroan inskribatzea.

1.– Erregistroan inskribatzeko eskaera egiteko prozesuan egileek arloan eskumena daukan errektoreordetzaren aholkularitza eta babesa izango dute eta berarekin lan egingo dute zehaztuko diren baldintzetan.

2.– Unibertsitate-jardueren emaitzak Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar diren kasuetan, egilea bera izango da aurkezteko ardura izango duena. Tramite hauek burutu ahal izateko, egilearekin batera, arloan eskumena daukan errektoreordetzako ordezkari bat izango dute lagun erregistro horretan, ustiatzeko eskubideak unibertsitatera eskualdatze aldera, arautegi honen II. eranskinean zehaztutako baldintzei jarraiki.

3.– Patenteen eta Marken Bulegoko inskripzioa UPV/EHUk egingo du ofizioz, kasuan kasu, agenteen bitartez.

11. artikulua.– Babesa beste herrialde batzuetara hedatzea.

Behar izanez gero, UPV/EHUk, bere kabuz edo, tokiko legediak hala eskatzen badu, emaitzak lortu dituztenen bitartez, babesa egokitzat jotzen dituen beste herrialde batzuetara hedatzeko eskatu ahalko du. Unibertsitateak hedapen hori ez eskatzea erabakitzen badu, eskubide hori emaitzak lortu dituztenei laga ahalko die.

12. artikulua.– Sekretu-bermea eta emaitzak argitaratzeko mugak.

1.– Arloan eskumena daukan errektoreordetzak tramitatu nahi diren emaitzen sekretutasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-elementuak izango ditu eskura emaitza horiek Erregistro Bulegoan aurkeztu arte.

2.– Tramitazio-prozesuan babesgarri daitezkeen emaitzen sekretutasuna bermatze aldera, emaitzok ezin izango dira argitaratu, ezta kongresu, jardunaldi edo bileretan aurkeztu, ezta beste edozein publizitate metodoren bitartez hedatu ere, arloan eskumena daukan errektoreordetzaren onespenik gabe, inskribatzeko eskaera aurkeztu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan.

13. artikulua.– UPV/EHUk emaitzak ustiatu eta komertzializatzea.

1.– UPV/EHUk, emaitzen titularra den heinean, emaitzon ustiapen eta komertzializazioa bermatzeko beharrezko ekintzak burutu beharko ditu Estatu zein nazioarteko mailan, ezarritako epeen barruan, bere kabuz edo baimendutako pertsona, erakunde edo lotura-agentzia baten bitartez.

2.– Horretarako, UPV/EHUk, egokia baderitzo, kanpoko zerbitzu profesionalak eduki ahalko ditu, erregistra daitekeen emaitzaren ustiapen eta onuren jarraipen eta kontrol egokia bermatze aldera.

14. artikulua.– Ustiapena eskualdatu edo lagatzea.

1.– Gobernu-Kontseiluak babesgarri izan daitezkeen emaitzak ustiatzeko eskubideak emaitzok komertzializatzeko interesa dutenei eman edo lagatzea erabaki ahalko du komertzializazioa egingo den herrialdeetan, UPV/EHUk emaitzen titulartasuna duen kasuetan betiere. Horretarako ezaugarriak eta baldintzak akordio bidez zehaztuko dira.

2.– Era berean, Gobernu-Kontseiluaren akordioz, UPV/EHUk egoki deritzon ustiapen-lizentzia kopurua laga ahal izango du doan, gizaldeko ekintzak burutzeko bada. Ekintza horiek Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza-Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen txosten eta dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira. Edonola ere, unibertsitateak emaitzak ustiatzeko eskubidea beretzat gordeko du.

15. artikulua.– Onurak banatzea.

1.– Emaitzak lortu dituztenek eskubidea izango dute onuretan parte izateko, hau da, guztizko diru-sarreren eta gastuen arteko diferentzian. Onura horiek ez dute soldata izaerarik izango. Onurak banatzeko, Patenteen martxoaren 20ko 11/1986 Legean xedatutakoa hartuko da aintzat, eta dagokionean, urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretua, ikerketa-erakunde publikoetan egin eta babesgarri litezkeen asmakuntzak ustiatu eta lagatzeari buruzkoa, edo hura ordezkatuko duen legeria.

2.– UPV/EHUk ustiapenetik lortzen dituen onurak honela banatuko dira: onuren % 20 unibertsitatearentzat izango da, honek emaitzak erregistratu eta zabaldu, administratu eta babestu, eta promozionatu eta komertzializatu ditzan; % 10 jarduerak burutzen dituen sail, institutu edo nortasun juridikorik ez duen egitura edo erakundearentzat; eta % 60 emaitzak lortu zituztenentzat.

3.– Gelditzen den % 10a Errektoregoak erabiliko du euren izaeragatik kanpoko finantzazio gutxien jasotzen duten arloetan banatzeko, UPV/EHUko Estatutuen 315. artikulua garatzeko onartutako arautegian xedatutakoaren arabera.

4.– Artikulu honetako 1. puntuan jasotako eskubideari osorik edo zati batean uko egiten dietenek unibertsitate-aitorpen berezia jasoko dute UPV/EHUren eskutik.

16. artikulua.– Lagapen-hartzailearen betebeharrak.

1.– UPV/EHUk jabetza industrial edo intelektuala ustiatzeko eskubidea lagatzen badu, ustiapen-lizentzia ez-esklusibo, besterengarri eta doakoa beretzat gordez, lagapen-hartzaileak bere gain hartuko ditu ustiatzeko betebeharrak. Betebehar horiek bete ez direlako beste pertsona edo erakunde batek erregistratu daitekeen emaitzaren gaineko derrigorrezko lizentzia lortzen badu UPV/EHUri kalte-ordaina eman beharko zaio honek bere ondarean izandako kalte eta galerengatik, indarrean dagoen legeriari jarraiki.

2.– Aurkakorik itundu ezean, lagapen-hartzaileak ezin izango dizkie hirugarren batzuei laga unibertsitateak berari lagatzearen ondorio diren eskubideak. Aurrekoa betetzen ez bada UPV/EHUk egindako lagapena baliogabetu egingo da eta baliogabetze horrek erregistratu daitekeen emaitzari dagokionez zehaztutako eran izango du eragina, ezin izango zaiolarik lagapenaren baliogabetzearen erantzuleari berriro laga.

17. artikulua.– Unibertsitateko erregistro espezifikoa.

1.– Arloan eskumena daukan errektoreordetzak UPV/EHUn izapidetzen diren jabetza industrial eta intelektuala babesteko eskaera guztien erregistro espezifiko bat izango du.

2.– UPV/EHUk erregistra daitekeen emaitza batean parte hartu badu eta emaitza hori babesteko eskaera egiten badu erakunde publiko edo pribatu batek, erakundeak eskaera horren kopia bat bidali beharko du aipatutako errektoreordetzara eta izapidetzea nola doan eta babesa emango zaion ala ez jakinarazi beharko du ahalik eta azkarren.

18. artikulua.– Babes litezkeen emaitzak beste estatu batzuetara hedatzearen ordainketak.

1.– Babesgarri daitezkeen emaitzak beste Estatu batzuetara hedatzearen ordainketak, PCTak barne, emaitza horiek ustiatu nahi dituen enpresa edo erakundeak egingo ditu edo bestela, erakunde horrekin akordio batera iritsi beharko da ordainketen inguruan.

2.– Horretarako interesik duen enpresarik ez badago, arloan eskumena daukan Errektoreordetzak erregistratu daitekeen emaitza beste Estatu batzuetara hedatzea finantzatzeko moduak aztertuko ditu.

19. artikulua.– Konfidentzialtasuna.

1.– Arautegi honetako 14. artikuluan aurreikusitakoari kalterik egiteke, erregistratu daitekeen emaitza sortu duten unibertsitate-jardueretan parte hartu dutenek jarduera horiei dagokienez konfidentzialtasun printzipioa errespetatu beharko dute eta horretarako arautegi honen III. eranskinean agertzen den idatzia sinatu beharko dute.

2.– Salbuespenezko beharrizan-egoeretan izan ezik, pertsona guztiei eskakizun bera ezarriko zaie arautegi honetan jasotako jarduerak aurrera eramaten dituzten laborategi eta eremuetan sartu behar dutenean. Ez da sartzeko baimenik emango Errektoreordetzak konfidentzialtasun-konpromisoa idatziz jaso arte.

IV. TITULUA
DOKUMENTUEN EREDUAK

20. artikulua.– Dokumentuen ereduak.

Arloan eskumena daukan errektoreordetzak arautegi honetan eranskin moduan datozen eredu normalizatuetan beharrezko moldaketak egingo ditu, moldaketa horien berri Gobernu-Kontseiluari emanez.

Eranskin horiek arloan eskumena daukan errektoreordetzaren webgunean ere egongo dira eskuragarri.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Prestakuntzan ari den pertsonal ikertzaileari aplika dakiokeen estatutuz gaindiko arauak honako hauek dira:

– Urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua, prestatzen ari diren ikertzaileen estatutua onesten duena.

Jabetza intelektualerako erregimenari aplika dakiokeen estatutuz gaindiko arauak honako hauek dira:

– Apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, jabetza intelektualari buruzko legearen testu bateratua onesten duena, arlo honetan indarrean diren lege-xedapenak arautuz, argituz eta harmonizatuz.

Industri jabetzaren erregimenari aplika dakiokeen maila goragoko arauak honako hauek dira:

– Martxoaren 20ko 11/1986 Legea, asmakuntzen patente eta erabilgarritasun-ereduei buruzkoa.

– Martxoaren 12ko 3/2002 Legea, urtarrilaren 17ko 3/2000 Legea aldatuz, landare-lorpenak babesteko erregimen juridikoari buruzkoa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arautegi honi ondoko eranskinak erantsi zaizkio:

I. eranskina

Asmakuntza bati buruzko oroitidazkia idazteko jarraibideak.

Asmakuntzak UPV/EHUn erregistratzeko eskaera.

Asmakuntzaren oroitidazki zientifiko teknikoa.

Eskaintza teknologikoari buruzko galdetegia.

II. eranskina

Patenteen ustiapen-eskubideak lagatzeko kontratua eta laguntza teknikoa.

III. eranskina

Konfidentzialtasun-hitzarmena.

IV. eranskina

Eskaintza teknologikoari buruzko galdetegia.

V. eranskina

UPV/EHUko langile edo funtzionarioak ez diren eta UPV/EHUko ikastegi batean egonaldi bat egiteko edo UPV/EHUn jabetza industrial edo intelektualaren titulua eskatzeko asmoa duten pertsonek sinatu beharreko dokumentua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen da patenteei buruzko arautegia, Gobernu Batzarrak 1989ko maiatzaren 11n onartutakoa, bai eta arautegi honi kontrajartzen zaizkion gainerako guztiak ere.

AZKEN XEDAPENA

Arautegi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egun horretan bertan sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA
ASMAKUNTZARI BURUZKO MEMORIA EGITEKO JARRAIBIDEAK

I. ASMAKUNTZAREN IZENBURUA

Izenburu hau asmakuntzari buruzko ideia bat emateko da; argia eta laburra izan behar da eta ez ditu asmakuntzaren ezaugarriak aipatu behar.

(gehienez 10 hitzetan idaztea gomendatzen da)

II. TEKNIKAREN SEKTOREA

Asmakuntza teknikoa zein arlo zientifiko edo teknikori dagokion (kimika, farmazia, zeramika, teknologia fisikoa, nekazaritza, etab.) eta zein jarduera-sektoretan aplikatuko litzatekeen (…-(r)entzako katalizatzaileak, …-(r)entzako produktu fitosanitarioak, …-(r)entzako dispositibo elektronikoak, etab.) adierazi behar da.

(gehienez 10 lerrotan idaztea gomendatzen da)

II. TEKNIKAREN EGOERA

Atal honetan momentura arteko egoera zein den eta erregistratu nahi den asmakuntzak zein berrikuntza dakarren azalduko da. Lehenagoko teknikaren egoeraren berri ematen duten eta gaiari buruz ezagutzen diren bibliografia-dokumentu edo patente guztiak zerrendatu behar dira. Publikazioen kasuan, idazlearen izena, aldizkaria, data eta orrialde edo lerroak ere adierazi beharko dira.

(gehienez BI orrialde idaztea gomendatzen da)

IV. ASMAKUNTZAREN DESKRIPZIOA

Asmakuntza berritzaile egiten duten elementuak barne hartzen dituen deskripzio erraza eta osoa egin behar da. Gaiari buruz batez besteko ezagutzak dituen aditu batek ulertu eta erreproduzitzeko modukoa izan behar da.

(gehienez BI orrialde idaztea gomendatzen da)

IV-A. Sarrera

Asmakuntzaren berritasuna bermatzeko, planteatutako arazo teknikoa era ulerterrazean azaldu behar da; ondoren, arazoaren irtenbidea deskribatu behar da, asmakuntza teknikaren egoerarekin alderatuta definituz, bai eta asmakuntzaren abantailak edo desberdintasunak aurkitu diren dokumentuekin alderatuta azalduz.

(gehienez 10 lerrotan idaztea gomendatzen da)

IV-B. Asmakuntzaren azalpena

Asmakuntzaren edukiari buruzko azalpen orokor eta laburra izango da, planteatzen den arazo teknikoa ulertzea posible egingo duena, bai eta arazoari emango zaion irtenbidea ere. Behar izanez gero, lehenagoko teknikaren aldean asmakuntzaren abantailak zeintzuk diren ere adieraziko da.

(gehienez 10 lerrotan idaztea gomendatzen da)

IV-C. Irudien edukiaren deskripzio laburra

Atal hau aukerakoa da eta asmakuntzaren aurkezpenean figura eta irudiak erabili edo ez erabiltzearen araberakoa izango da. Aurkezpena identifikatzeko erabiltzen diren figurak deskribatu behar dira labur-labur.

(gehienez 10 lerrotan idaztea gomendatzen da)

IV-D. Asmakuntzaren deskripzio zehatza

Asmakuntzaren helburua zein den azaldu behar da, datu orokor eta espezifiko gehiago emanez, gaiari buruz aditua den pertsona batek asmakuntza berregiteko moduan. Parametroak edo ezaugarriak deskribatzen badira, "…baino gutxiago", "…baino gehiago", eta abar bezalako balio tarteak edo esamoldeak erabili behar dira beti. Horrez gain, irudi eta grafikoen deskripzio zehatza eta balizko aplikazio industriala ere sartu behar dira.

(gehienez orrialde BAT idaztea gomendatzen da)

V. ASMAKUNTZA NOLA EGITEN DEN ERAKUSTEKO ADIBIDEA

Aurreko atala osatzen duen adibide bat agertu behar da gutxienez, adituari patentea erreproduzitzeko aukera emango diona. Adibideak asmakuntzaren deskribapenari jarraitu behar dio eta beharrezko parametroak zehaztu behar ditu. Adibideak asmakuntza nolakoa den erakusten du baina ez du zertan asmakuntza gauzatzeko erarik egokiena izan behar. Ez dago zertan norberaren ezagutza ekarri, patentea erreproduzitzeko beharrezkoa ez baldin bada.

(gehienez orrialde BAT idaztea gomendatzen da)

VI. ERREBINDIKAZIOAK

Errebindikazio bakar bat edo gehiago egon daitezke. Orokorrean errebindikazio nagusi bat egon ohi da, menpeko zenbait errebindikazio dituena, eta babestu nahi diren ezaugarri gehigarriak edo zehatzagoak behar dituena. Errebindikazioen edukiak memoriaren edukiarekin bat etorri behar du: ezin dira memorian deskribatu ez diren gauzak errebindikatu. Hori dela eta, aurreko atalak zehatzak izan behar dira.

(gehienez orrialde BAT idaztea gomendatzen da)

VI-A. Errebindikazioen sarrera

Asmakuntzaren objektua eta teknikaren egoera osatzen duten ezaugarri teknikoak adierazi behar dira. Askotan, sarrera hau "Asmakuntzaren izenburua" deritzonarekin bat dator eta izenburu horrek osatzen du soilki.

(gehienez 10 lerrotan idaztea gomendatzen da)

VI-B. Errebindikazioen karakterizazioa

Babestu nahi den asmakuntzaren ezaugarri teknikoak jaso behar ditu eta horretarako honako esamoldeak erabili ohi dira: "…-k bereizten du" edo "…bereizgarri nagusiak … dira" Zehatzak izan behar dira eta zenbakiak jarri behar zaizkie.

(gehienez 20 lerrotan idaztea gomendatzen da)

VII. IRUDIAK EDO FIGURAK

Memoriaren 4. atalean aipatzen diren irudi, figura, diagrama eta antzerakoak erantsi behar dira. Ezin da inolako testurik sartu figuretan, irudiak ulertzeko beharrezkoak diren hitzen kasuan izan ezik, hala nola, "lurruna", "ura", "zabalik", "AB lerroaren araberako mozketa" edo antzekoak. Prozedura baten aldiak edo diagramak iruditzat hartzen dira. Ez dira irudiak, argazkiak edo erreproduzitzeko zailak diren beste euskarri batzuk erantsi behar. Irudien lerro eta trazuak sendoak, behar bezain trinkoak eta ondo mugatutakoak izan beharko dira, kolore edo tenperarik gabe.

(gehienez orrialde BAT idaztea gomendatzen da)

Dokumentu hau betetakoan, bidali mesedez UPV/EHUko patenteen eskaera orriarekin batera honako helbide honetara:

Enpresekiko Harremanetako Zuzendaritza

Ikerketako Errektoreordetza

Errektoregoaren eraikina

Telefonoa:94 601 21 08

relacionesempresa@lg.ehu.es

UPV/EHUn ASMAKUNTZAK ERREGISTRATZEKO ESKAERA ORRIA

I.– ASMAKUNTZAREN IZENBURUA

II.– DATU-BASEETAN BILAKETAK EGITEKO HITZ ESANGURATSUAK

III.– ASMATZAILE KOORDINATZAILEA

NAN:	Abizenak: 	Izena:

Ikastegia:	Saila:

Telefono zenbakia: 	Fax zenbakia:	E-maila:

IV.– ASMAKUNTZAREN HELBURUA

Definitu zein motatako asmakuntza den	Dagokiona markatu

Produktu berria ("produktu" hitza zentzu orokorrean ulertuta)	

Asmakuntza prozedura berria	

Existitzen den produktu baten hobekuntza	

Existitzen den prozesu baten hobekuntza	

Ideia bat	

Zerbitzu berria edo hobetutakoa	

V.– TITULARRAK (*)

Erakundeen izenak	IFK	Jabetzaren edo 	Kontratu-

		ikerketaren 	dokumenturik

		partaidetzaren 	ba al dago?

		ehunekoa

	BAI	EZ

Euskal Herriko 	Q4818001B		XXXXXXX	XXXXXXXX

Unibertsitatea	

(UPV/EHU)	

				

				

				

				

				

				

GUZTIRA	XXXXXXX	XXXXXXX

(*) Patentearen titularrak asmakuntza sortzea ekarri duen ikerketan parte hartu duten erakundeak dira, edo ikerketa-prozesuaren garapena arautu duen kontratuaren bidezko lotura izan dutenak.

VI.– UPV/EHUko asmatzaileak

Zk.	Abizenak eta izena:	NAN:	Saila / Institutua 	 Kategoria	Partaidetza-	Sinadura

				(1)	ehunekoa (2)

1						

2						

3						

4						

5						

6						

7						

	GUZTIRA					XXXXXXX

(1) Katedraduna (K); irakasle titularra (IT); irakasle elkartua (IE); irakasle eta ikertzaileak (II); administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (AZP); bekaduna (B).

(2) Asmakuntza ekarri duen ikerketan pertsona jakin batek egindako ekarpenaren arabera kalkulatzen da.

VII.– Beste erakunde batzuetako asmatzaileak

Zk.	Abizenak eta izena:	NAN:	Saila / Institutua 	 Erakundea	Partaidetza-	Sinadura

					ehunekoa (3)

1						

2						

3						

4						

5						

6						

7						

	GUZTIRA					XXXXX

(3) Asmakuntza ekarri duen ikerketan pertsona jakin batek egindako ekarpenaren arabera kalkulatzen da.

Data: ……………………………………an, 200….(e)ko ……………………(a)ren …...(e)an.

Sin.:	O.E.

Asmatzaile koordinatzailearen sail edo institutuaren helbidea

ASMAKUNTZAREN MEMORIA ZIENTIFIKO ETA TEKNIKOA

VII.– ASMAKUNTZAREN JATORRIA ETA BERRITASUNA

VIII-A. Asmakuntza honakoen emaitza da:

	Kodea	Dagokiona markatu

Ikerketa-proiektu indibidual batena		

Ikerketa-kontratu batena		

Enpresen partaidetza izan duen ikerketa-proiektu batena	 	

Beste batzuena (zehaztu):		

VIII-B. Asmakuntza berria da honako arrazoiengatik:

	Dagokiona markatu

Ez delako patenteen datu-bankuetan horrelakorik aurkitu.	

Ez delako kontsultatutako bibliografian horrelakorik aurkitu.	

Ez delako bilaketa-txosten oso baten horrelakorik aurkitu.	

Ez delako patenteen datu-bankuetan horrelakorik aurkitu.	

VIII-C. Asmakuntzaren berritasuna

Dagoeneko gaur eguneko merkatuan dauden zure asmakuntzaren ordezko produktuak zeintzuk diren zehaztu eta asmakuntzak beste produktu batzuekiko dituen abantaila teknikoak adierazi behar dira.

(gehienez orrialde bat idaztea gomendatzen da)

VIII-D. Asmakuntzaren hedapen-maila

Asmakuntza osotasunean edo zati batean hedatu bada, zein egoeratan egin den zehaztu eta zein bide erabili den (liburuak, artikuluak, tesiak, etab.) adierazi behar da.

(gehienez orrialde BAT idaztea gomendatzen da)

IX.– ASMAKUNTZAREN DESKRIPZIOA

Lerro bakanetan, deskribatu asmakuntzaren helburua, zer den, zein arazo tekniko konpontzen duen eta gaur eguneko teknikaren egoerarekiko zein abantaila eskaintzen duen.

(gehienez orrialde bat idaztea gomendatzen da)

X.– ASMAKUNTZAREN ERABILERAK

Deskribatu labur-labur asmakuntzak industrian izan ditzakeen erabilerak.

(gehienez orrialde bat idaztea gomendatzen da)

XI.– ZEIN SEKTORETARA ZUZENDUTA DAGOEN

Adierazi zein sektoretan ekoiztu beharko litzatekeen eta zein sektoretan erabiliko litzatekeen.

SEKTOREA	Ekoiztu	Erabili

Nekazaritza, Abelzaintza, Ehiza Eta Basogintza		

Arrantza		

Erauzteko Industriak		

Energiazko Ekoizkinak Ateratzea		

Bestelako Meak (Energiazko Ekoizkinak ez Direnak) Ateratzea		

Manufaktura-Industria 		

Elikagaien, Edarien Eta Tabakoaren Industria		

Ehunen eta Jantzien Industria		

Larruaren eta Oinetakoen Industria		

Zuraren eta Kortxoaren Industria		

Paperaren Industria; Argitalpenak, Arte Grafikoak eta Euskarri Grabatuen Erreprodukzioa		

Petrolioa Fintzea eta Erregai Nuklearrak Tratatzea		

Industria Kimikoa 		

Kautxua eta Materia Plastikoak Eraldatzeko Industria		

Metalezkoak ez Diren Bestelako Mea-Ekoizkinen Industriak	 	

Metalurgia eta Metalezko Ekoizkinak Fabrikatzea		

Makinen eta Ekipo Mekanikoen Eraikuntzaren Industria 		

Gai eta Ekipo Elektriko, Elektroniko eta Optikoen Industria		

Garraio-Gaiak Fabrikatzea		

Zenbait Manufakturaren Industriak		

Elektrizitatea, Gasa eta Ura Ekoiztu eta Banatzea		

Eraikuntza		

Merkataritza; Motordun Ibilgailuak, Motozikletak, Ziklomotoreak eta Etxerako edo

Norberarentzako Tresnak Konpontzea	

Ostalaritza		

Garraioa, Bilketa Eta Komunikazioak		

Finantza-Bitartekotza 		

Onibar-Jarduerak Eta Alokairukoak; Enpresa-Zerbitzuak		

Herri-Administrazioa, Defentsa eta Derrigorrezko Gizarte-Segurantza		

Hezkuntza 		

Osasun Eta Albaitaritza-Jarduerak, Gizarte-Zerbitzua 		

Bestelako Gizarte-Zerbitzuak eta Komunitateari Emandako Zerbitzuak; Zerbitzu Pertsonalak		

Etxerako Langileak Dituzten Familiak		

Lurraldetik Kanporako Erakundeak 		

XII.– ASMAKUNTZAREN GARAPEN-MAILA

	Dagokiona markatu

Laborategian bakarrik egin da	

Entseguak egin dira planta pilotuan	

Garatu eta komertzializatzeko prestatutako prototipo bat dago	

Komertzializatu edo industrian ezarri aurretik beharrezkoa da zenbait aldaketa egitea.	

Ustiaketa komertzialerako asmakuntza garatzea 	Handia	 Ertaina	Txikia

beharrezkoa balitz, garapen horrek honako ezaugarriak

izango lituzke:

Zailtasun teknikoa			

Kostua			

XII.– PATENTEAREN USTIAKETA ETA KOMERTZIALIZAZIOA

	Handia	Ertaina	Txikia

Produktuaren (prozeduraren) arrakasta komertziala honakoa izan ahalko 			

litzateke:

Eremu geografikoa	Dagokiona markatu

Estatu espainiarrean bakarrik	

Nazioartekoa:	

AEB	

Europa	

Japonia	

Ameriketako gainerako lurraldeak 	

Afrika	

Australia	

Asia	

Produktua ustiatzeko interesa duen enpresaren batekin harremanik egon al da? (X)

Interesa duen enpresaren izena	Ustezko interesa	 Agiria

		

		

		

		

		

Patente-zenbakia: …………………….

TEKNOLOGIA-ESKAINTZARI BURUZKO GALDERA-SORTA

Teknologia-eskaintzari buruzko fitxa balio handiko tresna da teknologia bat merkaturatzeko prozesuan. Horrez gain, teknologiaren ezaugarri teknikoak, industri ezarpena eta merkaturatzeko aukerak islatzen ditu. Hori dela eta, fitxa hau betetzeagatik eskerrak eman nahi dizkizugu. Galderaren bat izanez gero, jarri Enpresekiko Harremanen zuzendariarekin.

Ikertzaile nagusia:

Saila:

Fakultatea:

Telefonoa: +34

Faxa: +34

E-maila:

TEKNOLOGIAREN DESKRIBAPENA / TECHNOLOGY DESCRIPTION

Izenburua / Title (komertzialki erakargarria)

(Euskara)

(Ingelesa)

Laburpena / Abstract (Erantzun honako galderei: eskaintza egiten duen erakundea zein motatakoa den (ikerketa zentroa, unibertsitatea, enpresa, etab.) eta zein nazionalitate duen, zer eskaintzen duen, zein den bere erabilgarritasuna, zein abantaila eskaintzen dituen eta nolako kolaborazioa nahi duen. Gehienezko karaktere kopurua, tarteak barne:500)

(Euskara)

(Ingelesa)

Deskribapena eta oinarrizko ezaugarriak / Description and special features

(1.000 eta 4.000 karaktere bitartean, tarteak barne)

(Gaztelania)

(Ingelesa)

Ezaugarri berritzaileak / Innovative aspects

(¿zergatik da berritzailea? ¿zein ezaugarrik bereizten du dagoeneko merkatuan dauden produktuetatik? Gutxienezko karaktere kopurua, tarteak barne: 500)

(Euskara)

(Ingelesa)

Hitz esanguratsuak / Keywords

(Euskara)

(Ingelesa)

Teknologia zein arlo zientifikotan sartzen den / Scientific domains

n Informazio eta Komunikazio Teknologiak

n Industria-fabrikazioa, materialen eta garraioaren teknologia

n Beste industri teknologia batzuk

n Energia

n Fisika-zientziak eta zientzia zehatzak

n Biologia-zientziak

n Nekazaritza eta itsas baliabideak

n Nekazaritzako elikagaien industria

n Neurriak eta estandarrak

n Ingurugiroa eta arriskuen prebentzioa

n Sozio-ekonomia

UNESCO kodeak:

Arlo zientifikoetako kodeak:

Teknologiaren garapen-maila / Current stage of development of the technology

n Garapen fasean / Development phase

	• Kanpoan garatu behar da:

	n BAI	 n EZ

	• Barruan garatu behar da, kanpoko finantziazioarekin:

	n BAI	 n EZ

	• Garapenerako behar den denbora:

	n 6 hilabete baino gutxiago

	n 6-12 hilabete

	n 12-24 hilabete

	n 24 hilabete baino gehiago

• Egungo garapen fasea:

	n Planta pilotuan entseatzeko fasea

	n Prototipoa

	n Laborategia

	n Ustiapenerako gehiago garatu behar da

• Garapenaren batez besteko kostua:

n Garatuta, demostraziorako prest / Developed, available for demonstration

n Merkatuan / Already on the market

Teknologiaren finantziazio-iturria / Financial source of the technology

n Europar proiektua / European RTD project	n Eskualde mailako proiektua / Regional project

n Proiektu nazionala / National project	n Finantzazio pribatua / Private funding

Zehaztu proiektua:

EZAUGARRI KOMERTZIALAK / COMMERCIAL ASPECTS

Lehiakortasun abantailak / Competitive advantages

(enpresa batek teknologia hau ezarriko balu izango lituzkeen abantailak: kostuak gutxitzea, ingurugiroa hobetzea… Gutxienezko karaktere kopurua, tarteak barne: 500)

(Euskara)

(Ingelesa)

Jabetza industrial eta intelektualaren egoera / Current state of intellectual property

n Patentea eskatuta / Patent applied	n Eskubide esklusiboak / Exclusive rights

n Patentea emanda / Patent granted	n Sekretu industriala / Secret know how

n Copyright-ez hornitua / Copyright protected	

Oharrak (derrigorrezkoa, euskaraz adierazi patente-zenbakia, patentearen eskaera data eta herrialdea)

Oharrak (ingelesez, derrigorrezkoa):

Eskatzen den kolaborazio mota / Type of collaboration sought

n Lankidetza teknikoa / Technical cooperation

n Joint venture akordioa / Joint venture agreement

n Fabrikazio akordioa / Manufacturing agreement

n Laguntza teknikodun merkataritza akordioa / Commercial agreement with technical assistance

n Lizentzia akordioa / License agreement

Oharrak (euskaraz, derrigorrezkoa)

•	Teknologia erabiltzea interesatuko litzaiokeen enpresaren perfila (sektorea, tamaina, herrialdea…):

•	Enpresak burutu beharreko jarduera zehatza:

•	Teknologia erabiltzeak enpresari ekarriko lizkiokeen ekipamendu eta pertsonalaren kostuak

•	Aipatu teknologia bereziki ongi etorriko litzaiokeen enpresaren bat:

Comments (in English, obligatory):

•	Type of partner sought (such as: industry, academy, research organization, size, nationality…):

•	Specific area of activity of the partner:

•	Tasks to be performed:

Teknologiaren balizko erabiltzaileen enpresa sektoreak / Industrial sectors of the potential users

(eman CNAE kodeak)

Informazio osagarria / Additional information

Erantsi irudia/argazkia (gif edo jpeg – Gehienezko tamaina: 512x500 pixel)

Web orria (informazio gehigarria emateko):

Eskaera asmatzaile guztiek sinatu ondoren, bidali Patentea sortzeko gida deritzon inprimakiarekin batera honako helbide honetara:

Enpresekiko Harremanetako Zuzendaritza

Ikerketako Errektoreordetza (Errektoregoaren eraikina)

Telefonoa:94 601 21 08

relacionesempresa@lg.ehu.es

II. ERANSKINA

PATENTE BATEN USTIATZEKO ESKUBIDEEN
LAGAPENERAKO ETA LAGUNTZA TEKNIKORAKO KONTRATUA

Leioan, 2007(e)ko ...................(a)ren………..(e)an.

BILDURIK

Alde batetik, …………………….. jauna/andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) Ikerketako errektoreordea, helbidea Leioan duena (Sarriena auzoa, z. g. Leioa, Bizkaia), unibertsitate horren izen eta ordezkaritzan, egitura eta funtzionamendu-arloak eta eskumenak eskuordetzeak zehazten dituen 2004ko ekainaren 17ko erabakiak eman dizkion eskumenak erabiliz.

Beste aldetik, …………………………jauna/andrea, adinez nagusia, …………………..NAN zenbakiduna, ………………….(kargua adierazi), …………………….enpresaren izenean (aurrerantzean lagapen-hartzailea), …………………… IFK zenbakiduna, helbidea ………………(e)n duena (adierazi kalea/etorbidea/pasealekua/plaza eta zenbakia), ………………………(e)ko notarioaren aurrean sortutakoa, ………(e)ko ………….(a)ren……………(a)n, (e)ko Merkataritza Erregistroan inskribatua, zeinaren ahalordea duen jasota eskrituran ………………… (e)ko notarioarengandik, ………………………jaunarengandik/andrearengandik ………… …(e)ko…………(a)ren ………….(e)an.

Alde biek ekimen honetarako gaitasun juridiko eta ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri. Horretarako,

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– ……………… eskaera-zenbakidun asmakuntzak (aurrerantzean patentea), Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan (OEPM) ……..(e)ko………….(a)ren………..(e)an aurkeztutakoak, "……………………." izenburudunak eta UPV/EHUko ………………….. Saileko ikerketa-taldeak burututakoak duen patentearen titularrak direla UPV/EHU eta lagapen-Hartzailea.

Bigarrena.– Lagapen-Hartzaileak Patentea ustiatzeko eskubideen lagapena lortu nahi duela, bai eta ustiapen egokia egiteko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak jaso ere.

Aurrez azaldutakoagatik, bi aldeek kontratua egin nahi dute hurrengo klausulen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Kontratuaren helburua.

UPV/EHUk lagapen-hartzaileari lagako dizkio kontratuan zehaztutako epe eta lurraldeetan ustiapen esklusiboa egiteko eskubideak lehenengo puntuan " " izenarekin identifikatutako patentearen objektua (aurrerantzean produktua/prozesua) erabili, fabrikatu eta ekonomikoki ustiatzeko.

Bigarrena.– Lurralde-eremua.

Ustiatzeko eskubideak lagako dira orain arte aurkeztutako PATENTE eskaerek adierazitako lurralderako.

Hirugarrena.– Kontratuaren iraupena.

Kontratua indarrean sartuko da izenpetzen den momentuan eta patentearen indarraldiak dirauen bitartean iraungo du.

Laugarrena.– Ezagutzen lagapena.

UPV/EHUk lagapen-hartzailearen eskura jarriko ditu kontratu honen bidez lizentzia jasoko duen Patentea egokiro ustiatzeko dituen eta beharrezkoak diren ezagutza teknikoak.

Ezagutza tekniko horiek UPV/EHUk erabiltzen dituen hizkuntza eta unitate metrikoak erabiliz emango dira.

Bosgarrena.– Konfidentzialtasuna.

Kontratu hau indarrean dagoen bitartean eta kontratua amaitu eta hurrengo hamar (10) urteetan, lagapen-hartzaileak hitz ematen du ez diela hirugarren batzuei hedatuko edo azalduko kontratu honekin batera UPV/EHUk, zuzenean edo zeharka, eman dion edo emango dion ezagutza eta informazio teknikorik.

Lagapen-hartzaileak galarazi egingo du informazio hori hirugarren batzuei kopiatzea edo azaltzea, hirugarren horiek UPV/EHUren idatzizko baimen zehatza ez baldin badute. Informazio horretara iristea ere mugaturik izango dute haren langileek, kontratu hau gauzatzeko guztiz beharrezkoa den informaziora izan ezik.

Lagapen-hartzaileak ez du erabiliko informazioa edo haren zatirik, kontratuaren helburua betetzeko ez bada. Halaber ez dio hirugarren bati ezer ezagutzera emango eta ezin izango da UPV/EHUk emandako informazio teknikoaren eta hirugarren batzuek emandako beste edozein informazioren arteko loturaren eragile izan.

Seigarrena.– Jabetza industrialaren eskubideak.

Lagapen-hartzaileak uneoro UPV/EHUk dituen patentearen jabekidetza-eskubideak aitortuko ditu.

Lagapen-hartzaileak jakingo balu UPV/EHUk patentearen gain dituen eskubideei eragiten dien arau-hausteren bat dagoela, UPV/EHUri jakinarazi beharko dio berehala eta eskubide horiek defenditzeko beharrezko lankidetza edo laguntza eman beharko dio.

Lagapen-hartzaileak, jakin bezain laster, UPV/EHUri idatziz eman beharko dio patentearen objektuaren ustiaketarekin lotuta sor litekeen edozein auzi edo erreklamazioren berri.

Zazpigarrena.– Ustiapenaren erantzukizunak.

Lagapen-hartzaileak produktu/prozesuaren erabilera, fabrikazio eta merkaturatzearen ondorio izan daitezkeen arrisku guztiak bere gain hartuko ditu hirugarrengoekiko; ondorioz, produktu/prozesuaren industri ekoizpenaren ondorio izan daitekeen edozein erantzukizun edo erreklamaziotik libre geratuko da UPV/EHU.

Zortzigarrena.– Prestakuntza.

UPV/EHUk eta lagapen-hartzaileak adosten dute patentearen jarduera-esparruaren barruan hitzarmenak egin ahalko direla, UPV/EHUk lagapen-hartzailearen pertsonalaren heziketa eta prestakuntza teknikoa bere gain har ditzan, hitzarmenean bertan zehaztuko direlarik prestakuntzaren nondik norakoak eta baldintzak.

Bederatzigarrena.– Patentea mantentzea eta luzatzea.

Kontratu honek indarrean dirauen bitartean, lagapen-hartzaileak bere gain hartuko ditu patentea indarrean mantentzeko gastu guztiak patente hori erregistratu den herrialdeetan, baldin eta kontratu honen arabera lizentzia ematen zaion lurralde-eremuaren barruan badago.

Lizentzia jaso duen patentea lehentasuneko urtean dagoenez kontratu hau egiten deneko datan, lagapen-hartzaileak adostuko balu erregistratuta dagoen herrialdeez gainerako beste herrialderen batean erregistratzea, erregistro hori UPV/EHU eta lagapen-hartzailearen izenean egingo da eta kontratu hau automatikoki hedatuko da patentea herrialde horretan ustiatu ahal izateko. lagapen-hartzaileak bere gain hartuko ditu erregistro eta mantentze-gastuak.

Hamargarrena.– Baldintza ekonomikoak.

Kontratu honen bidez eman zaizkion eskubideen truke, lagapen-hartzaileak honakoa ordainduko dio UPV/EHUri:

* Aukerak:

– Kopuru bakarra (ordainketa bakarrean edo zehaztutako aldizkako ordainketen bidez)

– Lagapen-hartzaileak produktuaren (edo prozesuaren bidez fabrikatutako produktuaren) salmentetatik ateratako diru kopuru garbiari ezarritako kanon (%) bat.

Klausula honetan aipatu den "salmentetatik ateratako diru kopuru garbia" zera da: produktuaren salmentak direla-eta lagapen-hartzaileak bezeroengandik fakturatutako edo jasotako diru kopurua, honakoak kendu ondoren: egin diren beherapen komertzialak, itzultzeak, deskontuak eta produktuaren salmentari zuzenean ezartzen zaizkion zergak, BEZ barne.

Lagapen-hartzaileak egin beharreko ordainketaren bat egingo ez balu dagokion momentuan, ordainketa egin behar zueneko hilabeterako ofizialki ezarritako Euriborraren tipoaren araberako berandutze-interesak gehitu beharko dizkio zorrean duen zenbatekoari.

Lagapen-hartzaileak lehenagoko deskribapenaren araberako produktuaren salmentak jasotzen dituen zerrenda bat aurkeztu beharko dio UPV/EHUri idatziz, sei hilabetero, seihileko naturala bukatu (ekainak 30/abenduak 31) eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan. Zerrenda horretan seihilekoan bezeroei fakturatutako eta kobratutako salmenten balioa zehazteaz gain, seihileko bakoitzaren hasieran eta bukaeran kobratzeke dauden fakturen balioa ere adierazi beharko da, guztia ere produktuari dagokionez.

Lagapen-hartzaileak kontabilitate-liburu zehatzak eta argiak egingo ditu, ordaindu beharreko kopuruak zentzuz kalkulatu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren datu guztiak jasoko dituztenak. Lagapen-hartzaileak UPV/EHUri, edo honek izendatzen duenari, baimena eskatu ondoren, erregistroak, artxiboak eta liburuak ikuskatzen utziko dio bulego ordu normaletan, bere gain hartutako ordainketen zenbatekoa zehazteko xede bakarrarekin.

UPV/EHUri zor dizkion zenbatekoen ordainketak egiteko hogeita hamar (30) egun izango ditu lagapen-hartzaileak, honek UPV/EHUri aurkeztu beharreko seihileroko zerrendak ematen diren egunetik kontatzen hasita.

Kontratu honetan zehaztutako ordainketak UPV/EHUk……………. Kutxan duen kontu honetan egingo dira: …………………………………………

Hamaikagarrena.– Azpilizentziak.

Lagapen-hartzaileak ezingo du kontratu hau inoren esku laga edo subrogatu, UPV/EHUk aurretiaz idatziz baimentzen ez badu.

Hamabigarrena.– Ez betetzea

Kontratu honen bidez bere gain hartutako betebeharrak ez betetzeak, bi aldeetatik edozein dela ere betebeharrak bete ez dituena, kontratu honetako beste aldeari kontratua hausteko eskubidea emango dio.

Hamahirugarrena.– Kontratua bertan behera uztea.

Aldeek, adostuta, kontratu hau edozein momentutan utz edo alda dezakete.

Hamalaugarrena.– Jurisdikzioa.

Aldeek hitz ematen dute, kontratuari buruzko eztabaidak sortzen bazaizkie bien artean, era adeitsuan konponduko dituztela. Ezin bada konponbide adeitsurik lortu, eta epaitegien aurrean auzia jarri beharra balego, bi aldeek hitz ematen dute Bilboko Auzitegien jurisdikzioa eta eskumena onartzen dituztela eta uko egiten diotela egokitu lekiekeen beste edozein foruri.

Hamabosgarrena.– Jakinarazpenak.

Kontratu honi buruzko edozein jakinarazpen egiteko solaskidea, UPV/EHUren aldetik, Enpresekiko Harremanetako zuzendaria izango da, eta bere helbidea honakoa izango da: Sarriena auzoa z/g, Leioa, Bizkaia 48940.

Lagapen-hartzailearen aldetik, solaskidea ………… ………………………….. jauna/andrea izango da, honako helbidea duena: …………………… ……..(Enpresaren izena) ………………………. (helbidea).

Hamaseigarrena.– Beste formaltasun batzuk.

Dokumentu hau eskritura publiko bihur daiteke, alderen batek eskaera egiten badu (kostuak berak ordaindu beharko ditu) edo indarreko legeriak hala eskatzen badu.

Eta beren adostasuna adierazteko, kontratua sinatzen dute, bi aletan eta eragin bakarrarekin, goian adierazitako egun eta datan.

UPV/EHUren aldetik:	ENPRESAren aldetik:

jauna/andrea	jauna/andrea

III. ERANSKINA
KONFIDENTZIALTASUN-HITZARMENA

Sinatzen duten aldeen artekoa,

Alde batetik, …………………….. jauna/andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) Ikerketako errektoreordea, helbidea Leioan duena (Sarriena auzoa, z. g. Leioa, Bizkaia), unibertsitate horren izen eta ordezkaritzan, egitura eta funtzionamendu-arloak eta eskumenak eskuordetzeak zehazten dituen 2004ko ekainaren 17ko erabakiak eman dizkion eskumenak erabiliz.

Beste aldetik, …………………............………… jauna/andrea, adinez nagusia, ………… …………..NAN zenbakiduna, ………… ………. (kargua adierazi), …………………….enpresaren izenean (aurrerantzean Enpresa), …………………… IFK zenbakiduna, helbidea ………………(e)n duena (adierazi kalea/etorbidea/pasealekua/plaza eta zenbakia), ………………………(e)ko notarioaren aurrean sortutakoa, ………(e)ko ………….(a)ren……………(a)n, (e)ko Merkataritza Erregistroan inskribatua, zeinaren ahalordea duen jasota eskrituran ………… ………(e)ko notarioarengandik, …………… …….........................…… jaunarengandik/andrearengandik ……………(e)ko…………(a)ren ………….(e)an.

Eta, beste aldetik……………………

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– UPV/EHUk ikerketak egiten dituela ………………….. (a)ren arloan.

Bigarrena.– Enpresak UPV/EHUk egiten dituen ikerketekiko eta horiei buruzko informazioa lortzeko interesa duela.

HONAKOA ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.– Hitzarmen hau sinatzea, hitzarmen honen I. eranskinean zehaztutako informazio zientifiko/tekniko/komertziala ………………………… ………. (aurrerantzean informazioa) ebaluatu nahi denean, informazio hori zein baldintzen arabera trukatuko duten zehazteko.

Bigarrena.– Hitzarmen honek, ezarritako baldintzez haratago ez duela emaitzak ustiatzeko edo geroago edo antzera gauzatuko den ikerketa-kontratu bat sinatzeko konpromisorik sortzen.

Hirugarrena.– Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek beste aldearengandik jasotako informazioa sekretua eta isilpekoa dela ulertzen dute eta hirugarren batzuei zabaldu edo ezagutzera emateari uko egiten diote, informazioa eman duen aldeak berariaz eta idatziz aldez aurretik baimenik eman ez badu. Hori dela eta, aldeek hitz ematen dute eman zaien informazioa ez dutela zabalduko eta ez diotela inori bere berri emango, ez dietela hirugarren batzuei informazioa kopiatu edo ezagutzera emango, euren langileei behar duten neurrira murriztuko zaiela informazioa lortzeko aukera, ez dituztela informazioa edo horren zatiak hitzarmen honetan adierazten diren helburuetarako baizik erabiliko, eta azkenik, ez direla jasotako informazioaren edo hirugarren batzuek ematen dietenaren artean egon daitekeen loturaren eragile izango.

Era berean, aldeek konpromisoa hartzen dute trukatutako informazioa isilpeko bezala egokiro identifikatzeko.

Laugarrena.– Hitzarmen honetako xedapenek ez dute inolaz ere hitzarmenean esku hartzen duten aldeek informazioa erabili edo zabaltzeko duten eskubidea mugatu edo murriztuko, baldin eta jasotzen den unean publikoa bada edo legeak ezagutzera emateko eskatzen badu.

Aldeek ez dute informazioa isilpean gordetzeko obligaziorik izango jasotzeko unean euren esku zegoela egiaztatu ahal dutenean ezta hirugarren batek legezkoa den eran ematen dienean ere.

Bosgarrena.– Aldeek hitz ematen dute beharrezko neurriak hartuko dituztela euren ardurapean dagoen pertsonalak informazioa sekretupean gorde eta konfidentzialtasuna errespeta dezan.

Seigarrena.– Konfidentzialtasun-hitzarmen hau ere akordio sekretu bat da.

Zazpigarrena.– Hitzarmen hau sinatzen den egunean bertan jarriko da indarrean eta hamar (10) urteko iraupena izango du.

Zortzigarrena.– Aldeek hitz ematen dute, hitzarmenaren interpretazio edo aplikazioari buruzko eztabaidak sortzen bazaizkie, bien artean eta era adeitsuan konponduko dituztela. Ezin bada konponbide adeitsurik lortu, eta epaitegien aurrean auzia jarri beharra balego, bi aldeek hitz ematen dute Bilboko Auzitegien jurisdikzioa eta eskumena onartzen dituztela eta uko egiten diotela egokitu lekiekeen beste edozein foruri.

Leioan, 200…(e)ko .............(a)ren ......(e)an.

UPV/EHUren aldetik:	ENPRESAren aldetik:

jauna/andrea 	jauna/andrea

Ikerketako errektoreordea

IV. ERANSKINA
UPV/EHUko LANGILE EDO FUNTZIONARIOAK EZ DIREN ETA UPV/EHUko IKASTEGI BATEAN
EGONALDI BAT EGITEKO EDO UPV/EHUn
JABETZA INDUSTRIAL EDO INTELEKTUALAREN TITULUA ESKATZEKO ASMOA DUTEN
PERTSONEK SINATU BEHARREKO
DOKUMENTUA

Alde batetik, …………………….. jauna/andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) Ikerketako errektoreordea, helbidea Leioan duena (Sarriena auzoa, z. g. Leioa, Bizkaia), unibertsitate horren izen eta ordezkaritzan, Egitura eta funtzionamendu-arloak eta eskumenak eskuordetzeak zehazten dituen 2006ko ekainaren 20ko Erabakiak eman dizkion eskumenak erabiliz.

Eta bestetik, …………………………………. jauna/andrea, adinduna, …………………………… ……. NAN (edo pasaporte) zenbakiduna, helbidea ………………………………………………… (e)an duena, bere izenean eta ordezkaritzan (aurrerantzean parte-hartzailea).

Bi aldeok behar besteko ahalmen juridikoa aitortzen diote elkarri eta dokumentu hau sinatzen dute. Horretarako,

ADIERAZTEN DUTE

…………………………………………… jaunak/andreak UPV/EHUko …………………… ……… Sail/Institutuan burutzen diren ikerketa-jardueretan parte hartzen duela.

UPV/EHUko ……………………………… …………………….. Sail/Institutuan jardun duen bitartean lortutako emaitzen eta trukatutako edo ekoiztutako informazioaren gain honako klausulak aplikatuko direla.

KLAUSULAK:

Lehenengoa.– Kontratuaren helburua.

1.1.– Hitzarmen honen helburua da aldeek euren artean trukatutako eta sortutako informazioa isilpean gordetzeko baldintzak sortzea.

1.2.– Kontratu honen helburua da …………… ……………………….. jaunak/andreak UPV/EHUko ……………………………………. Sailean/Institutuan egindako egonaldiaren ondorio diren emaitzak nola tratatuko diren zehaztea.

Bigarrena.– Konfidentzialtasuna.

2.1.– ………………………….. jaunak/andreak eskuratu dezakeen informazio oro isilpekoa izango da honako baldintzen arabera:

2.1.1.– Informazioa jasotzen duen aldeak informazioa isilpean gordeko du eta UPV/EHUko ……………………………. Sailak/Institutuak espresuki baimenduta ez daudenei ez die informazio hori jakitera emango.

2.1.2.– Aurreko paragrafoak ez du eraginik izango honakoetan:

a) Informazioa jasotzen duen aldeak jasotako informazioa lehenagotik ezagutzen duela frogatu ahal duenean.

b) Jasotako informazioa publikoa denean.

2.2.– UPV/EHUk ……………………… ……...................……. jaunak/andreak UPV/EHUko ………………………………….. Sailean/Institutuan egindako lanak argitaratu, tesi bateko irakurketan erabili edo beste era batean hedatu nahi izanez gero, lanok erabiltzeko baimena eskatu beharko du idatziz.

Hirugarrena.– Iraupena.

3.1.– Kontratu hau indarrean sartuko da parte-hartzaileak UPV/EHUko ………………………….. Sail/Institutuan ikerketa-lanak hasten dituen momentuan.

Kontratua amaitutakoan, bertan aipatzen den konfidentzialtasuna bost urtez edo UPV/EHUko …………………………………….. Sailak/Institutuak bere gain hartutako obligazioek dirauten bitartean mantenduko da.

3.2.– UPV/EHUko ……...............……… …………………… Sailak/Institutuak parte-hartzaileari eskatu ahalko dio bere egonaldian sortutako edo emandako informazioa segituan emateko. Parte-hartzaileak, bere aldetik, informazio horren edozein kopia suntsitzeko konpromisoa hartuko du.

Laugarrena.– Informazioaren gaineko aurretiazko eskubideak.

Aldeek elkar trukatutako informazioa informazio hori eman duen aldearen jabetzapean dago soilik eta ez dago lizentziarik eman beharrik aipatutako elkar truke hori egiteko. Aldeek ez dute beste aldearen informazioa eurentzat erabiliko eurentzako.

Bosgarrena.– Eskubideak esleitzea.

5.1.– ………………………………………. jaunak/andreak bere jardueren ondorio diren ikerketen emaitzen gaineko eskubideak UPV/EHUri lagatzen dizkio.

UPV/EHUk emaitza horiek argitaratu, hedatu edo jabetza intelektual eta industrialaren bidez babesteko erabili edo bestela, isilpean gorde ahalko ditu.

5.2.– Eskatu ahalko liratekeen jabetza industrial edo intelektualaren titulu guztiak UPV/EHUren edo honek izendatutako pertsonaren izenean erregistratuko dira. ……………………………………………… jaunak/andreak titulu hauek eskatu eta tramitatzeko behar diren dokumentu guztiak sinatzeko betebeharra du.

Horren truke, UPV/EHUk babesa lortu nahi duen kasu guztietako eskaera, tramitazio eta mantentze-kostuak bere gain hartuko ditu; horrez gain, …… ……………………….. jaunak/andreak eskubidea izango du UPV/EHUko …………………… ……………… Saileko/Institutuko kide den edozein pertsonari dagozkionak bezalako onuretan parte hartzeko, emaitzak lortzeko egindako ekarpenaren araberako proportzioan.

5.3.– Edozein kasutan ere, parte-hartzailea egile edo asmatzaile bezala agertuko da bere parte-hartzea izan duten emaitzen babes-tituluetan.

Seigarrena.– Emaitzak jakinarazteko obligazioa.

Parte-hartzaileak aplikazio industriala izan dezaketen emaitzak lortzen dituenean, idatziz jakinarazi beharko dio ahalik eta azkarren UPV/EHUko Enpresekiko Harremanetako Zuzendaritzari.

Jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean UPV/EHUk Enpresekiko Harremanetako Zuzendaritzaren bitartez emaitzok babesteko interesik ez duela adierazten badu, parte-hartzaileak emaitzak bere izenean babesteko tramiteak egin ahalko ditu.

Zazpigarrena.– Elkarlanean aritzeko obligazioa.

7.1.– Parte-hartzaileak UPV/EHUri laguntza eman beharko dio, behar den neurrian, eskubideen lagapena gauzatze aldera. Beraz, behar diren agiriak sinatuko ditu jabetza industrial edo intelektualaren tituluak tramitatzeko, eta horiek beste herrialde batzuetara hedatzeko, hala erabakiz gero.

7.2.– …………………………………….. jaunak/andreak UPV/EHUko …………………… ………… Saileko/Institutuko Zuzendaritzari helbide-aldaketen berri emango dio. Horrela, UPV/EHUk erabakitzen badu jabetza industrial edo intelektualaren tituluak beste herrialde batzuetan tramitatzea, tramitazio horrekiko zer betebehar dituen jakinarazi ahalko dio.

Datu horiek ematen ez badira, UPV/EHUk eskubidea izango du haren ordezkari moduan tramiteak egiten jarraitzeko.

Era berean, ……………………………………. jaunak/andreak UPV/EHUko ….....………… ……………. Saileko/Institutuko Zuzendaritzari jakinaraziko dio kontratu honen ondorio izan daitezkeen onuretatik legozkiokeen ordainketak jasotzeko era eta tokia.

Zortzigarrena.– Baimena.

Kontratu honetan adierazitako informazio edo ezagutzak argitaratu edo hedatzeko baimena ematea UPV/EHUko ………...................…………………… ……………………. Sailaren/Institutuaren Zuzendaritzari edo honek izendatutako pertsonari dagokio.

Bederatzigarrena.– Jakinarazpenak.

Kontratu honi buruzko jakinarazpenetarako solaskidea, UPV/EHUren aldetik, honakoa izango da:

Enpresekiko Harremanetako Zuzendaritza

Ikerketako Errektoreordetza

Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa - Bizkaia

Telefonoa: 94 601 21 08

Faxa: 94 601 35 70

relacionesempresa@lg.ehu.es

Parte-hartzailearen aldetik, helbidea honakoa izango da:

………………………………… kalea

Posta-kodea eta hiria

Telefonoa: ……………………

E-maila: ………………….

Hamargarrena.– Hitzarmena aldatzea edo ezeztatzea

Hitzarmen hau aldatu ahalko da soilik alde biek idatzizko dokumentu batean hitzarmen hau aldatzeko berariazko baimena eman eta horretarako borondatea azaltzen badute.

Hamaikagarrena.– Jurisdikzioa.

Alde biek konpromisoa hartzen dute hitzarmen hau garatzean sor litezkeen desadostasunak adiskidetasunez konpontzeko.

Ezin bada konponbide adeitsurik lortu, bi aldeek hitz ematen dute Euskal Herriko Auzitegien menpe jarriko direla eta uko egiten diotela dagokien foruari.

Eta beren adostasuna adierazteko, kontratua sinatzen dute, hiru aletan eta eragin bakarrarekin, adierazitako egun eta datan.

…………an, 200….(e)ko ………(a)ren …..(e)an.

UPV/EHUren izenean:	Parte-hartzailea	

…………… jauna/andrea	……… jauna/andrea


Azterketa dokumentala