Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3448

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uztea xedatzen da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan ezarritakoa betez (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko martxoaren 2ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2008ko apirilaren 4ko EHAA, 64. zk.), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa .– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari- lanpostu hau: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerteta Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzan, 520010. kodea, 71. dotazioa.

Bigarrena .– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala