Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3449

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 26koa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan epe barruan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren prozesutik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da (2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitu zen).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautatze-prozedurako deia egin zen. Agindu horren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, hautatze-prozesuan onartua izateko baldintza orokorra da 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. 6.1.2. oinarriak, berriz, epe bat ezartzen du hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ziurtagiriak edo ziurtagiri horien dokumentu baliokide edo homologatuak aurkezteko.

Era berean, Hezkuntzako hizkuntza-eskakizuneko probak egiteko deialdia ezartzen du.

6.1.2.5. oinarriak adierazten duenez, eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez dutenak hautatze-prozesutik kanpo geratuko dira, baldin eta 2.1.f) oinarrian aurreikusitako erregimen iragankorra aplikatu ezin bazaie eta proba horretara aurkezten ez badira edo proba horretan “gai” kalifikazioa lortzen ez badute.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko epea 2008ko maiatzaren 21ean amaitu zen eta Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia ebatzita dagoenez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan epe barruan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzea (2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautatze-prozedura deitu zen).

Bigarrena .– Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

Hirugarrena .– Hiru egun balioduneko epea ezartzea ebazpen honen kontra erreklamazioak jartzeko, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 26a.

Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala