Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bizkaiko Foru Aldundia
3450

IRAGARKIA, Administrazio Bereziko eskalan karrerako funtzionario egiteko hautaketa-probetarako deialdiari buruzkoa.

Jarraian aipatzen diren karrerako funtzionarioen plazak betetzeko deialdia egingo dela iragartzen da:

Administrazio Bereziko eskalan, lehiaketa-oposizio bidez:

– Teknikarien azpieskala, mota: goi mailako teknikariak; espezialitateak: ingurumeneko goi-teknikariak: bost lanpostu (5).

Eskaera-orriak aurkezteko epea: egutegiko hogei egunekoa (20), deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofiziala-Madrilgo Gazetan argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdiari buruzko datu guztiak 2007ko abenduaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 236. zenbakian, argitaratu dira (eta hutsen zuzenketa 2008ko otsailaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean -40. zk.– eta 2008ko maiatzaren 15eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean -92. zk-). Interneteko B huts-zuzenketa Aldundiko webgunean: www.bizkaia.net.

Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentralean –Kale Nagusia, 25, beheko solairua, Bilbo- eskuratu eta aurkeztuko dira, bai eta foru sailetako erregistro orokorretan ere, Bilbon, 08:30etik 13:30era arte, hurrengo helbideetan:

Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila, Orueta Apezpikuaren kalea, 6, beheko solairua, 48009 PK, Bilbao.

Ogasun eta Finantzak Saila, Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2, 1. solairua (Jendearentzako Arreta, B atea), 48013 PK, Bilbao.

Garraio eta Hirigintza Saila, Recalde zumarkalea, 18, 5. solairua, 48009 PK, Bilbao.

Ingurumen Saila, Recalde zumarkalea 30, 3. solairua, 48009 PK, Bilbao.

Lan eta Trebakuntza Saila, Orueta Apezpikuaren kalea, 6, beheko solairua, 48009 PK, Bilbao.

Garraio Saila, Ibañez de Bilbao kalea, 20, beheko solairua, 48009 PK, Bilbao.

Gizarte Ekintza Saila, Nicolas Alcorta kalea, 4, beheko solairua, 48003 PK, Bilbao.

Kultura Saila, Recalde zumarkalea, 30, 2. solairua, 48009 PK, Bilbao.

Nekazaritza Saila, Madariaga etorbidea, 1, 5. ezk., 48014 PK, Bilbao.

Deialdiko lehen ariketa gainditzen dutenek maila horren lan-poltsa osatuko dute.

Bilbao, 2008ko maiatzaren 19a.

Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren

foru diputatua,

JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.


Azterketa dokumentala