Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3452

EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren barruan, banda zabaleko interneten sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, 2004ko maiatzaren 11n eginiko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan banda zabalerako azpiegiturak hedatzeko den Konekta Zaitez@Banda Zabala (aurrerantzean KZ@BZ) izeneko egitasmoa onartzea erabaki zuen.

Programa horren helburua da horrelako telekomunikaziorako azpiegiturez hornitzea halakorik ez dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko aldeak. Horrela herritar guztiei interneten sartzeko aukera eman nahi zaie baita horri esker haustura digitala izenaz ezagutzen duguna ezabatzen lagundu ere. Halaber, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren helburu diren aldeen konektibitateak operadore pribatuen eskaintzaren bitartez konponduta duten aldeetako baldintza berdintsuak izatea ahalbideratuko da.

Beharrezko azterketa teknikoak egin ondoren, egitasmoa bere osotasunean definitu eta gero -haririk gabeko teknologian oinarrituko da- eta sare publikoa kudeatu behar duen operatzailea hautatu ostean, sare honen garapena hedatzeko aldian dago, Itelazpi, SA (aurrerantzean Itelazpi) izeneko baltzu publikoak egikaritu eta kudeatzen duela.

Dena den, egitasmoak zailtasun garrantzitsu bat du, hala nola, kasu zehatz batzuetan erabilitako konponbide teknologikoaren arabera erabiltzaileak interneteko zerbitzura eraginkortasunez eta benetan konektatzeko beharrezkoak diren terminal-ekipamenduen kostua eta tokian tokiko estaldurako banda zabaleraren hedapenerako berariazko proiektuak ezartzeko kostu handia. Hori dela-eta ezinbestekoa da zenbait jarduera publiko aztertu eta definitzea, hain zuzen ere proiektuaren kostuaren eragina azken erabiltzaile izan litekeena eta interesa duen/duten udala/udalen artean banatzea ahalbidetuko duten jarduerak.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, 2007ko uztailaren 10ean eginiko bileran, alor horretan jarduteko esparru orokorra onartu zuen, eta finantzatzeko programa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren bitartez gauzatu zen. Agindu hori 2007ko abuztuaren 1eko 147. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Aipaturiko aginduan diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedea da, hain zuzen ere, banda zabaleko internetekin konektatzeko erostea erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa edo frekuentzia libreetako (WIFI teknologia edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako soluzio kolektiboei dagokiena; 2008 ekitaldian horretarako bideratutako zenbatekoa, guztira, seiehun eta hogeita bederatzi mila (629.000) eurokoa da. Halaber, diru-laguntza horiek emateko prozedura eta irizpideak ere arautzen dira; diru-laguntza horiek hirurehun eta hamasei (316) eurotan balioesten dira. Programa horrek, horrela, Euskadi Informazio Gizartean plana garatzeko prozesuari laguntzen dio.

Halaber, agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Itelazpik, 2006ko uztailaren 21ean azken honen helburu sozialaren baitan zerbitzu batzuk emateko sinatu zuten lankidetzarako hitzarmenean ezarritakoari jarraituz. Zerbitzu horien artean KZ@BZ egitasmoa dago, eta hitzarmen horretan egitasmoaren finantza-esparrua jasota dago.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11.2 eta 11.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta, erakunde laguntzaileak eginiko proposamena ikusita, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea 2008rako Konekta Zaitez@Banda Zabala programan aurreikusten den guztizko zenbatekoa, 629.000 eurokoa.

Bigarrena .– Argitara ematea Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren esparruan Dimako Udala banda zabaleko internetera sartzeko diru-laguntzen onuraduna dela, eta jasoko duen zenbatekoa, guztira, 39.462,15 eurokoa izango dela, hau da, proiektuaren kostuaren % 100.

Hirugarrena .– Aipatutako 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.2 artikuluan erabakitakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak izango du ardura bai onuradunari jakinarazteko, bai diru-laguntzak ordaintzeko ere.

Laugarrena .– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta erakunde onuradun bakoitzari honen berri emateko agintzea.

Bosgarrena .– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala