Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3453

AGINDUA, 2008ko apirilaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) “Irun” Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Irungo (Gipuzkoa) “Irun” Musika Eskola Publikoaren erakunde titularraren ordezkariak musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen zaio “Irun” Musika Eskola Publikoari 2008-2009 ikasturtean dantzaren eta teklatuen espezialitateak irakasteko. Eskolaren kode-zenbakia 20007722 da, Irungo (Gipuzkoa) M. Luisa-Mendivil etxean dago kokatuta (41 p.k.), eta titularra Musikako Udal Fundazioa da.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarrak:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, trompeta, fliskornioa, txirula, oboea, biolontxeloa, tronpa, biola, saxofoia, tronboia, perkusioa, kontrabaxua, fagota eta tuba.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoak: txistua, trikitixa eta dantza.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta teklatuak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala