Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3454

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren aipatu legea garatzen duenaren- 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu-Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren 1990eko apirilaren 4koaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposaturik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eguzkiñe Zuluaga Linaza andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide modura.

Bigarrena .– Javier Delgado Nieto, Euskadiko Gazteriaren Kontseilu Orokorreko ordezkari denez, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Eguzkiñe Zuluaga Linazaren agintaldia amaitu arte.

Hirugarrena .– Janire Sáenz de Buruaga Fernández de Gobeo, Euskadiko Eskola Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Javier Delgado Nietoren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala