Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3455

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta LHren eremuan sailari aholkua emateko dauden erakundeetako langileek prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren bitartez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleentzako etengabeko prestakuntza jarduerak sustatu ditu, lanean ari diren irakasleen espezializazio, gaitasun eta gaurkotzerako lehentasunezkotzat jo ditu eta.

Sailak sustatu edo lagundutako instituzio-eskaintza honen osagarri moduan, interesgarritzat jo da banako izaera duten diru-laguntzen deialdia ere egitea. Deialdi honek, alde batetik, bultzada eman nahi die jarduneko irakasleei, prestakuntza-jardueretan parte har dezaten, Sailak diruz lagundu edo antolatu ez baditu ere, irakasleen lanbide-gaikuntzari mesedegarri zaizkiolakoan, eta ondorioz, hezkuntza-sistemaren hobekuntzari eta ikasleei eskainitzako irakaskuntzaren kalitateari ere. Deialdiak, bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate et Ikerketa Sailak diruz lagundutako eskaintzan parte hartzen duten irakasleei laguntza emango die horretatik sortzen diren joan-etorrien gastuak ordainduz.

Arlo horretan diharduten erakundeek irakasleen etengabeko prestakuntzarako eskaintzen dituzten jarduerak ugariak direnez, eta irakasleen interesak ere anitz direnez, bidezko da laguntza-sistema bat arautzea, irakasleen kolektiboek laguntzez nola baliatu behar duten zehazteko, jarduera-motaren arabera. Sistema horri jarraiki ezarriko dira eman daitezkeen gehienezko diru-kopuruak, laguntzak hobeto banatu eta jasotzaileen arteko txandakatze egokiagoa lortu ahal izateko.

Ondorioz, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleentzat eta Hezkuntza Ikuskaritzako langileentzat eta Hezkuntza-administrazioan destinoa duten irakasleentzat, orobat Lanbide Heziketako Euskal Institutuari eta Gaitasunaren Ebaluaketarako eta LHren Kalitatearen Euskal Agentziari atxikitako langileentzat, eta Tknika, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari atxikitako langileentzat, 2007ko urriaren 1a eta 2008ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten. Horretarako, 74.160,00 euro zuzenduko dira.

2. artikulua.– Laguntza-motak.

Prestakuntza-ekitaldia zein den eta/edo non garatzen den kontuan hartuta, diru-laguntzak honela sailkatzen dira:

A) Laguntzak, Unibertsitate-zentro publiko zein pribatuetan edozein motatako ikasketak egiteko, baldin eta titulazio akademiko ofiziala (diplomatura, lizentziatura, master ofizialak edo doktoretza) lortzeko badira.

B) Laguntzak, aurreko A motaren barnean sartzen ez diren prestakuntza-jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuan egiteko (ikastaro laburrak, master ez ofizialak, kongresuak, espezializazio-ikastaroak, A motan sartzen ez diren on-line ikastaroak, eta abar).

C) Laguntzak, atzerriko hizkuntzetako prestakuntza-jarduerak egiteko Estatuaren barruan. Honen barruan sartzen dira:

C.1.– Dagokion hizkuntzako Hizkuntza Eskola Ofizialeko lehen zikloa egiaztatuta ez dutenek egindako prestakuntza-ikastaroak.

C.2.– Egiaztatuta dutenek egindakoak.

D) Laguntzak, Espainiako estatutik kanpo, Europar Batasuneko kide diren estatuetan prestakuntza-jarduerak egiteko.

3. artikulua. – Laguntza-mugak.

1.– Aurreko artikuluan adierazitako laguntza-moten arabera jaso daitezkeen gehienezko diru-kopuruak hauexek izango dira:

A motako laguntza: /

800 euro/

B motako laguntza: /

500 euro/

C motako laguntza: /

C.1: 250 euro/

C.2: 500 euro/

D motako laguntza: /

1.800 euro/

2.– Denboraz eta behar bezala egindako eskabide bakoitzari, Agindu honetan aurreikusitako betebehar objektibo eta subjektiboak betetzen baldin baditu, honako hau kalkulatuko zaio, 7. artikuluan aurrez ikusitako gastu diruz lagungarriak kontuan hartuta: aurreko paragrafoan laguntza-mota bakoitzerako aurreikusi diren laguntzen gehienezko zenbatekoa.

3.– Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoa izanez gero, goian adierazitakoaren arabera kalkulatutako laguntzen guztizko zenbatekoari aurre egiteko, laguntza bakoitzari kalkulatu zaion zenbatekoaren arabera esleituko dira laguntzak. Bestela, laguntzetan bidaia-, ostatu-, mantenu- eta, azkenik, matrikula-gastuen diru-laguntza proportzionalki murriztuko da, egon dagoen aurrekontura doitzeko.

4. artikulua.– Bateraezintasunak.

Laguntzak bateraezinak dira euren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso deialdiko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bideren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, programa europarrekoekin eta bestelakoekin.

5. artikulua.– Hartzaileak eta betebeharrak.

Laguntzak eskatu ahal izango dituzte lanean diharduten eta Lanbide Heziketako zikloak irakasten dituzten irakasleek, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra arautzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren arabera Hezkuntza Ikuskaritzako langileek eta Hezkuntza-administrazioan destinoa duten irakasleek, bai eta Lanbide Heziketako Euskal Institutuari eta Gaitasunaren Ebaluaketarako eta LHren Kalitatearen Euskal Agentziari atxikitako langileek, eta Tknika, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari atxikitako langileek ere. Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

a) Jarduera gauzatu bitartean, eskatzaileak irakasle jardun behar du lehen aipaturiko edozein zentrotan.

b) Hezkuntza-administrazioak berak antolaturiko antzeko prestakuntza-jarduerarik eskura ez izatea, edo, izatekotan, bertan parte hartzea eskatu eta onartu ez izana.

c) Eskatzaileak egiten duen lanarekin edo espezialitate-arloarekin lotura duen prestakuntza-jarduera izatea.

Ondorio horietarako, egonkortasun-akordioetan sartuta dauden bitarteko irakasleek, eta, ikastetxeko plantilla berrantolatu beharra dela-eta, ordezkapenak egin behar izan dituzten karrerako funtzionarioek, eta ordezkoek azken bi ikasturteetan jardun-eremutzat izan dituztenak alegatu ahal izango dituzte, betiere egoera hori egiaztatzen badute.

Prestakuntza-jarduerak C motakoak badira, jarduteko, irakaskuntza emateko edo espezialitateko alor guztiekin zerikusia dutela joko da.

d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolaturiko, dei egindako edo diruz lagundutako jarduera ez izatea.

e) Prestakuntza-ekitaldia 2007ko urriaren 1a eta 2008ko irailaren 30a bitartean -biak barne- amaitzea.

f) Jarduera lanorduetan egin beharrekoa bada, horretarako baimena izatea.

g) Prestakuntza-jarduerak D motakoak badira, baldintza hauek bete beharko dira diru-laguntza jasotzeko:

– Gutxienez bi asteko iraupena izatea.

– Metodologia edo hizkuntza lantzea.

– Hizkuntzako ikastaroak badira, eskatzaileak Hizkuntza Eskola Ofizialeko dagokion 3. maila izan beharko du gaindituta, eta hizkuntza hori edota ikasgairen bat hizkuntza horretan, ikastetxean eman behar du, edo eman beharko du hurrengo ikasturtean.

– Asteko 20 eskola-ordu izatea gutxienez.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez egotea. Dokumentuz egiaztatu beharko da hori, eskabideari erantsiko zaion zinpeko aitorpenaren bitartez.

6. artikulua.– Deialditik kanpo geratuko direnak.

1.– Deialditik kanpo geldituko dira ekitaldia gauzatu bitartean ikasketa-lizentzia duten irakasleak.

2.– Deialditik kanpo geratuko dira prestakuntza-jardueren eskabideak, ikastetxean egiteko prestakuntzarako deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta ikastetxe bereko hainbat irakaslek aurkezten badituzte.

3.– D motako laguntzetan, kanpoan geratuko dira azkeneko bi ikasturteetan (2006-2007 edo 2007-2008) laguntza-mota bera jaso duten irakasleak, honako hau egiaztatzen ez bada: jardueraren edukia eta lehenago egindakoa desberdinak direla.

7. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

a) Matrikula edo inskripzioa.

Matrikula- edo inskripzio-gastuak edo hileko gastuak oso-osoan lagundu ahal izango dira diruz, baina A motako laguntzetarako, matrikularen kopuru horretatik kenduko da gainditzen ez diren edo baliozkotu edo amortizatu diren irakasgaiei dagokien matrikula-zatia:

Tituluak edo prestakuntza-ekitaldietako materiala emateagatik ordaindu beharrekoak ez dira inolaz ere laguntzagai izango.

b) Joan-etorriak.

Joan-etorriak diruz lagunduko dira, baldin eta EAEtik kanpoko jarduerak burutzeko egiten badira.

Kostua kalkulatzeko, destino-zentroaren herritik jarduera burutzen den herrirainoko distantzia hartuko da kontuan, eta garraio publikoaren joan-etorriko txartela ordainduko da edo, bestela, 0,12 euro kilometroko. Kostu horietatik txikiena finantzatuko da. Dena den, ez dira lagunduko jarduera burutzen den herrian bizi direnen joan-etorrien gastuak.

Gehienez ere, bidaia bakarra ordainduko da joateko eta beste bat itzultzeko.

c) Ostatua eta mantenua.

D motako jardueretan baino ez dira diruz lagunduko mantenu- eta ostatu-gastuak, honako muga hauekin:

1) Mantenuari dagokionez, diruz lagundu daitekeena kalkulatzeko, eragiketa hau egingo da: 25 euro bider jarduerak irauten dituen egunak.

2) Ostatuari dagokionez, benetan egindako gastua joko da diruz lagungarritzat, honako muga honekin: 50 euro gaueko.

Ostatuagatik eta mantenuagatik ordaindu daitekeen egun-kopurua izango da, gehienez ere, prestakuntza-jardueraren iraunaldia gehi egun bat.

8. artikulua.– Eskaria egiteko prozedura.

Eskabidea I. eranskineko ereduaren arabera bete behar da (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orriaren bidez eskuratu ahal izango da), eta hurrengo agiri hauekin batera aurkeztuko da:

a) Jardueraren deialdia, gutxienez honako xehetasun hauek bertan jasota: erakunde antolatzailea, jardueraren izenburua, hasiera eta amaiera-egunak, tokia, matrikula-saria eta egitaraua zehatz-mehatz azalduta. Balio akademikoko ikastaroetan ez da dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

b) Unibertsitate-ikasketak (diplomak, lizentziak, doktoretzak,…) egin izana dagokion nota-ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatuko da.

Gainerakoetarako (jardunaldi, batzar, ikastaro, master, espezializazio-ikastaro...), parte hartu izanaren edo aprobetxamenduaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua. Atzerriko hizkuntzen ikastaroei dagokienez (C motako laguntzak), hizkuntzen irakaskuntzan espezializaturiko ikastetxeetan ematen badira, Hizkuntza Eskola Ofizialetako oinarrizko zikloari dagokion ziurtagiria edo bertaratu izanaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

c) Matrikularen gordekina, ordainketaren jatorrizko frogagiria edo horren kopia konpultsatuarekin batera.

d) Irakaskuntzagatiko hilerokoa ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua.

e) EAEtik kanpo burututako jardueretan, bidaia-gastuaren frogagiria, garraio publikorik erabili bada.

f) D motako jardueretarako, ostatu-gastuen jatorrizko faktura.

g) Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.

h) Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, zuzendariaren oniritzia izan behar duena, eta II. eranskinaren arabera egina, edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua; eta, hala bada, egin beharreko prestakuntza-ekintza hori 5.c) artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatzeko agiria.

Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoan diharduten irakasleek, berriz, dagokien barrutiko koordinatzailearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ikuskaritzako Lurralde buruaren oniritzi eta guzti; bertan, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5.c) artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatuko da. Kualifikazioen eta Lanbide Heziketako Euskal Institutuari edota Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari eta Tknikari atxikitako irakasleek, ildo beretik, dagokien zuzendariaren egiaztagiria aurkeztuko dute; bertan, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5.c) artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatuko da.

i) Deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko adierazpena.

j) Jarduera lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzten duen baimen idatzia aurkeztu behar da.

k) Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela.

9. artikulua.– Eskaria egiteko epea.

Eskabidea beterik, gorago aipaturiko dokumentazioarekin batera, 2008ko urriaren 3ra bitartean (egun hori barne) aurkeztu ahal izango da eskatzailearen lantokiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bulegoetatik edozeinetan.

Aurkeztutako eskabideetan akats edo zehaztugabetasunik ikusten bada, 10 eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan zehazten den moduan ebazpena eman ondoren.

10. artikulua.– Behin-behineko ebazpena.

1.– Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak emango du deialdiaren behin-behineko ebazpena. Horretarako, batzorde batek aztertuko ditu eskabideak edo ebazpen-proposamena egingo dio zuzendari horri. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzako funtzionario bat, batzordeburu lanetan, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko funtzionario bat, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak horretarako izendatutakoak, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako funtzionario bat.

2.– Behin-behineko ebazpena argitaratu aurretik, ebazpen-proposamena helaraziko zaio unibertsitatez besteko irakasle publikoentzako hitzarmenean jasotako batzorde teknikoari, azter dezan.

3.– Behin-behineko ebazpena Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzetan emango dira ezagutzera azaroaren 21a baino lehenago, eta honako xehetasun hauek jasoko ditu:

a) Prestakuntza-jardueraren izenburua.

b) Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada.

c) Ezezkoa emateko arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.

d) Falta diren agiriak, hori izan bada ebazpenik ez hartzeko arrazoia.

4.– Ebazpen horren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari 10 egun balioduneko epean, aditzera ematen denetik.

11. artikulua.– Behin betiko ebazpena.

1.– Ematen den behin betiko ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde-Ordezkaritzetako iragarki-taulen bidez jakinaraziko zaie interesdunei 2008ko abenduaren 20a baino lehenago. Argitalpen hori Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak koordinatuko du, kasu guztietan egun berean argitaratu dadin.

Edonola ere, jakinarazi eta hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Hezkuntza sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, horrela ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan.

3.– 2008ko abenduaren 20a baino lehen ebazpenik emango ez balitz, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertu ahal izango da.

12. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Behin betiko ebazpena eman ondoren ordainduko da laguntza, dena batera.

13. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Diru-laguntza eskatu eta eman zen berariazko helbururako erabiltzen ez badu onuradunak; diru-laguntza emateko zergatia izan zen jarduera burutzen ez badu; finkaturiko xedeetan erabili duela justifikatzen ez badu, edo, modu batera edo bestera, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluan, Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako lege-interesak ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren diru-laguntzen berme eta itzulketak arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezarri dituen 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, ezarritako jardunbideari jarraituko zaio, bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan joan gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenengo artikuluan ezarritako guztirako zenbatekoa aldatu egin daiteke ebazpenak hartu baino lehen, eskatutako guztizko laguntza-kopurua kontuan hartuta, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuk burutzetik ateratako aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera. Halakorik gertatuz gero, baina, EHAAn argitaratuko den Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpen bidez emango da horren berri.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena .– Datu Personalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean aurreikusitakoaren arabera, deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.

Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.

Hirugarrena .– Jardunbideari dagokionez, Agindu honetan ezarri ez den edozertan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea hartuko da aintzat.

Laugarrena .– Agindu hau garatzeko eta erabiltzeko behar diren jarraibide guztiak emateko baimena ematen zaio Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari.

Bosgarrena .– Agindu honek argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

ESKABIDE-EREDUA. BANAKAKO LAGUNTZAREN ESKABIDEA. 2008. URTEA

DATU PERTSONALAK

Izen-abizenak: 	

NAN: ................................. Helbide elektronikoa 	

Bizilekua (helbidea): 	 Telefonoa: ........................................................

Herria: 	 Posta k.: ................ Lurraldea: ................................................................

BANKUKO KONTUAREN KODEAK

Bankua

Kodea

D.C.

Kontu zenbakia

ZEIN JARDUERA BURUTZEKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA

A) Unibertsitate-ikasketak (diplomaturak, lizentziaturak edo doktoretzak).

B) Prestakuntza-jarduerak (ikastaro laburrak, kongresuak, masterrak, espezializazio-ikastaroak eta abar) Euskal Autonomia Erkidegoan edota Estatuan eginak.

C.1.– Atzerriko hizkuntzako prestakuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialeko lehen zikloa egiaztatu ez dutenentzat.

C.2.– Atzerriko hizkuntzako prestakuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialeko lehen zikloa egiaztatu dutenentzat.

D) Prestakuntza-jarduerak, Espainiako Estatutik kanpo, baina Europar Batasuneko gainerako estatuen eremuaren barruan.

PRESTAKUNTZA JARDUERAREN DATUAK

Izena: 	 ....................................................................................................................................................................................................

Datak: 	 Hasi ....../....../...... Amaitu: ....../....../...... Orduak, guztira: ............ Egunak, guztira: .............................................................

Erakunde antolatzailea: 	

Tokia: 	

ADMINISTRAZIO- EDO LAN-EGOERA

1.– Karrerako funtzionarioa edo praktiketakoa.

2.– Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna.

3.– Egonkortasuna duen bitartekoa.

4.– Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna.

5.– Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna.

6.– Bestelakoak (zehaztu) .........

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN KOSTUA

Matrikula gehi hilerokoak: 	 euro

EAEtik kanpokoak (joan-etorriko bidaia bat) edota km x 0,12 euro	 euro

Mantenu-egunak (D mota): .................... x 25 euro 	 euro

Ostatua (D mota): .................... gau x 50 euro 	 euro

Bidaia (D mota): 	 euro

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEENA, GUZTIRA 	 euro

HONEKIN BATERA DOAN DOKUMENTAZIOA

Jarduerarako deialdia edo ziurtagiri akademikoa.

Norberaren iritzi-txosten laburra.

Jarduerara joan izanaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.

Hizkuntzaren oinarrizko zikloa HEOren batean gaindituta izatearen ziurtagiria.

Baimena, jarduera lan-orduetan egiten bada.

Matrikularen gordekina, ordaindu izanaren egiaztagiriarekin.

Lan-kontratua (sare pribatuko langileek bakarrik).

Bidaien egiaztagiria (garraio publiko edo kolektiboan).

Eskuratu edo eskatu diren laguntzen edo diru-laguntzen zerrenda.

Ostatu-gastuen jatorrizko faktura.

Ikastetxearen ziurtagiria, II. eranskinaren araberakoa.

Idazki hau izenpetzen dudan honek honako hau adierazten dut: gorago esandako datuak egiazkoak direla, eta deialdi honetara aurkezten dudan jarduera burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.

........................................, 2008ko .............................ren .......... (e)an

Eskatzailearen izenpea

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA

II. ERANSKINA

IKASTETXEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA

IKASTETXEAREN DATUAK

Izena: 	 Kodea: .............................

Helbidea: 	 Telefonoa: .......................................................................................

Herria: 	 Posta k.: ............................. Lurraldea: .........................................

Ikastetxe-mota: 	 Publikoa .................................... Pribatua ....................................

Nik, 	,

goian adierazitako ikastetxeko idazkari naizenez, honako hau

ZIURTATZEN DUT

1.– Ondoko jauna/andrea:	,

NAN zk. 	, esandako ikastetxeko jarduneko irakasle dela, eta bere administrazio- edo lan-egoera ondokoa dela:

1) Karrerako funtzionarioa edo praktiketan 	

2) Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna 	

3) Egonkortasuna duen bitartekoa 	

4) Egonkortasunik gabeko bitartekoa 	

5) Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna 	

6) Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna 	

7) Bestelakoak (zehaztu) 	

2.– 2007-2008 ikasturtean hurrengo irakasgaiak ematen (eman) dituela, orduka eta mailaka sailkaturik:

Arloak

Mailak

Asteko ordu kopurua

........................................, 2008ko .............................ren .......... (e)an

O. E.	Idazkariaren sinadura eta ikastetxearen zigilua.

Ikastetxeko zuzendaria


Azterketa dokumentala