Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3456

100/2008 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko bokal bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida-Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, Garraio eta Herri Lan sailburuak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko maiatzaren 27ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izatetik kentzea Iñaki Fernández Mendizábal jauna.

2. artikulua.– Estatutuen araberako 4 urteko epealdirako (2012ko maiatzaren 27ra arte) Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izendatzea Joseba Andoni Idoiaga Uribe jauna.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala