Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3459

EDIKTUA, epea bukatzeagatiko desahuziorako 1127/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Bilboko Udalaren Etxebizitzak toki erakunde autonomoak eskatuta, 1127/07 hitzezko judizioa bideratu da, epea bukatzeagatiko desahuzioari buruz, Diego Hoyos Añibarroren aurka. Judizio horretan epaia eman da; honako hau diote idazpuruak eta epaitzak, hitzez hitz:

Bilbao, 2008ko apirilaren 16a.

Ramón Comas Somalok, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu desahuzioari buruz burututako 1127/07 hitzezko judizioaren autoak. Gaia: etxebizitza baten errentamendu-kontratuan ezarritako epearen bukaera. Hona hemen alderdiak: demandatzaile gisa, Bilboko Udal Etxebizitzak toki erakunde autonomoa, prokuradore batek ordezkatuta eta letradu batek lagunduta; eta demandatu gisa, Diego Hoyos Añibarro, auzi-ihesean.

EPAITZA:

Onetsi egiten dut Bilboko Udal Etxebizitzak toki erakunde autonomoak aurkeztutako demanda, Diego Hoyos Añibarroren aurka; ondorioz, Bilboko Zumarraga plazako 4. zenbakian, 1. solairuan, dagoen finkaren desahuzioa bidezkotzat jotzen dut kontratuan ezarritako epea bukatu baita.

Kondenatu egiten dut demandatua deklarazioa onartu eta betetzera, bai eta finkatik irtetera eta jare eta auzi-jartzailearen eskura uztera ere; eta ohartarazi egiten diot, halaber, etxebizitza borondatez uzten ez badu, kaleratua izango dela. Tituluarenak ez diren objektu eta gauzak atera beharko dira; epai honen jakinarazpenak arauzko errekerimenduaren balioa izango du.

Auzi-jartzaileari sortarazitako kostuak demandatuari ezarri zaizkio.

Jakinaraz bedi epai hau, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan. Errekurtsoa aurkezteko epea bost egunekoa izango da, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoaz Probintzia Auzitegia arduratuko da.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaileak aurreko epaia eman, irakurri eta argitaratu du. Juez que la ha dictado, estando celebrando audiencia pública en el día de su fecha. Fede ematen dut.

Eta Diego Hoyos Añibarro demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala