Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
3460

EDIKTUA, 7/08 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

7/08 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpurua eta epaitza:

Irungo Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.

7/08 berehalako falta-judizioa

25/08 EPAIA

Irunen, bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita bian.

Nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, falta-judizioari buruzko auto hauek ikusi ditut, zeintzuk ondarearen aurkako ebasketa-falta batek eraginda bideratu baitira. Ministerio Fiskalak herri-akzioaren ordezkari moduan parte hartu du; kaltetua Maria Isabel Aller Robles izan da, zeina letraturik gabe azaldu baita. Salatua Rafal Swierczewski izan da, zeina ez baita azaldu, zitazioa behar den moduan egin bazaio ere.

EPAITZA

Ebasketa-falta bat egin duenez, Rafal Swierczewski hilabeteko isuna ordaintzera kondenatzen dut, bi euro eguneko. Guztira, hirurogei euro (60).

Rafal Swierczewski jaunak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Erantzukizun hori eguneko bi isun-kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzean datza.

Rafal Swierczewski jauna prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Jakinaz bekie irmoa ez den epai hau alderdiei, bai eta Ministerio Fiskalari ere. Eta ohartaraz bekie, epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela, epaia jaso eta bost eguneko epean. Errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztuko da, eta behar izanez gero, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari ere emango zaio horren berri.

María Aurora Gabino Amanteguia andreak, Epaitegi honetako epaile titularrak, horixe erabaki, agindu eta sinatu du.

Epaia jasota geratu eta Rafal Swierczewski-ri epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta zortziko maiatzaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala