Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3461

EDIKTUA, 1127/07 hipoteka-betearazpenaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Asuncion Garcia Vegasek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona -La Caixa- entitateak eskatuta, epaitegi honetan hipoteka betearazteko 1127/2007 prozesua bideratu da Soraya Lorena Machuca Trejoren aurka. Hogei eguneko epean ondoren aipatzen diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita, enkante publikora ateratzea ebatzi da prozesu horren gainean.

ENKANTERA ATERATZEN DIREN ONDASUNAK ETA ENKANTERA ATERATZEAN IZANGO DUTEN BALIOA

Hiri-finka.– Hogei zenbakia, seigarren pisua, erdikoa, D motakoa. Hirurogeita hemeretzi metro eta hogeita hiru dezimetro karratuko (79, 23) azalera eraikia dauka eta hirurogei metro eta laurogeita lau dezimetro karratuko (60,84) azalera erabilgarria. Iparraldean solairu bereko eskuineko etxebizitza dauka mugakide; Hegoaldean solairu horretako ezkerreko etxebizitza; Ekialdean solairu bereko eskuin eta ezkerreko etxebizitzak eta eskailerako kutxa eta Mendebaldean berdeguneak. Honela dago banatuta: atondoa, hiru logela, sukalde-jantokia, komunak eta terraza.

Vitoria-Gasteizko Laguardia kaleko 54ko 7. blokea-bisean dagoen etxe baten zatia da, Zaramagako Poligonoan.

Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3986 liburukia, 550 liburua, 61 folioa, 24.716 finka, 3. inskripzioa.

Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3986 liburukia, 550 liburua, 62 folioa, 24.716 finka, 6. inskripzioa.

Balorazioa: 255.300 euro.

Enkantea 2008ko uztailaren 15eko 10:00etan egingo da, epaitegi honen egoitzan (Gasteizko hiribidea 18, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

ENKANTEKO BALDINTZAK

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunek enkantera ateratzean izango duten balioaren % 30a epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu beharko dute (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito).

Zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako kopuruarekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du eskaintza eta beretzat gordetzen du errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke eskaintzak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.– Eskaintzarik onena balorazioaren % 70etik gorakoa bada, errematea eskaintza handiena egin duenari ematea onartuko da. Txikiagoa bada, PZLbren 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.– Enkantera ateratzen diren higiezinen erregistroko ziurtagiria eta titulazioa epaitegi honetako idazkaritzan daude. Enkantean parte hartzeak berak dakar lizitatzaile orok dagoen titulazioa askiestea. Eta, halakorik badago, auzi-jartzailearen kredituaren aurretiko kargak edo tasak hala izaten jarraituko dute eta lizitatzaileak onartu egiten dituela ulertu beharko da; eta errematea berari esleitzen bazaio, karga eta tasa haiekiko erantzukizunetik subrogaturik geratuko da lizitatzailea.

6.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

7.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala