Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3462

EDIKTUA, 456/2006 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 456/2006 prozedura arrunta.

Demandatzailea: FCE Bank PLC Sucursal en España.

Abokatua: Zulaica Balduz, Miguel Angel.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Pilar Mazo Rando eta Jose Alberto Ramirez Velasco.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan, bi mila eta zortziko urtarrilaren hamazazpian epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

Baietsi egin dut FCE Bank PLC Sucursal en España sozietatearen izenean Mendoza Abajo prokuradoreak jarri duen demanda; horregatik, Jose Alberto Ramirez Velasco eta Pilar Mazo Rando jaun-andreak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 12.552,64 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek kontratuan hitzartutako interesa sortuko du -ordaintzeko epea hasi zenetik ordaintzen den arte-; baita Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa ere -epaia ematen denetik erabat ordaintzen den arte-.

Demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Jose Alberto Ramirez Velasco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala