Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
3463

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1234/2007 hipoteka-betearazpenaren ondoriozkoa.

M. Visitación Fdez. Gómez de Cadiñanos, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

JAKINARAZTEN DUT:

Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona -La Caixa- entitateak eskatuta, Lucía Durán Rodas eta José Maria Izquierdoren aurka epaitegi honetan diru-zenbatekoa erreklamatuz bideratu den 1234/2007 betearazpen-prozesuan, hogei eguneko epean ondoren zehazten diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita, enkante publikora ateratzea erabaki da.

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA BEREN BALORAZIOA:

Ondasun higiezina:

– Vitoria-Gasteizko etxebizitza: Nafarroako Errege-Erreginen kaleko 20. zenbakian kokatuta dagoen seigarren solairuko P motako erdiko etxebizitza.

Hirurogeita hamazortzi metro eta zortzi dezimetro karratuko azalera eraikia eta hirurogei metro eta laurogeita lau dezimetro karratuko azalera erabilgarria ditu, sukaldea, jangela, komuna eta terraza.

Inskripzioa.– Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatua: 3928 liburukia, 492 liburua, 136 orria, 21.077 finka.

Balorazioa: 118.543,59 euro.

Enkantea 2008ko uztailaren 15eko 12:00etan egingo da, epaitegi honen egoitzan (Gasteizko hiribidea 18, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

ENKANTEKO BALDINTZAK

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunen tasazio-balioaren 100eko 30 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuko 0030.3400.0072.0000.05.1234.07 zenbakian (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu behar dute; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria.

Zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako kopuruarekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du eskaintza eta beretzat gordetzen du errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke eskaintzak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.– Ondasuna enkantera ateratzeko balioaren ehuneko 70ekoa edo hortik gorakoa bada eskaintza onena, errematea eskaintza onena egin duenaren aldekoa izango da. Txikiagoa bada, PZLbren 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.– Epaitegi honetako idazkaritzan dago ikusgai erregistroko ziurtagiria.

6.– Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko karga edo zamak egonez gero indarrean jarraituko dute hipotekaren ostean; eta lehiatzaileak, enkantean parte hartzearekin berarekin, onartu egiten ditu eta horien ondoriozko erantzukizunen subrogazioa onartzen du, baldin eta errematea berari esleitzen bazaio.

2) Autoetan ez da agertzen zordunez aparte beste norbaitek okupatzen duen ala ez.

3) Ezinbestean edo epaitegiari ezin egotz dakion kausa bat dela-eta, enkantea ezin bada izendaturiko egun eta orduan burutu, edo, errakuntzaz, igande edo jaiegun bat izendatu bada, hurrengo egun baliodunean (larunbatetan izan ezik) eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da.

4) Zordunak beren bizilekuan aurkitzeko modurik ez badago eta ezin bazaie jakinarazpenik egin, ediktu honek zordunei jakinarazteko balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala