Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3469

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko buruarena, Lantaron udalerriko Comunión eta Zubillagan etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas natural kanalizatua banatzeko instalazioaren proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE), Gas Erregaien Banaketa eta Erabilerari buruzko Araudian, hau da, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaz onartutakoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/2006 Legean (1992-11-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da instalazioen proiektu hau:

Eskatzailea: Gas Natural SDG, S.A.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz, Barratxi kalea, 20.

Eskabidearen xedea: Lantaron udalerriko Comunión eta Zubillaga herrietan etxe- eta merkataritza-erabileretarako gas natural kanalizatua banatzea.

Kokalekua: Comunión eta Zubillaga.

Deskripzioa:

• Sarea: MOP <= 16 bar, AC 2”-ko eta 46 m-ko luzerakoa.

• Armairuan lurperatutako ERM, 16ko MOP sarreran eta 5 bar-eko MOP irteeran. Potentzia: 1000 m3 (n) /h, eta erreserbako linearekin.

• Banaketa-sarea: MPB <= 5 bar, PE SDR 17,6 hodiarekin, 63tik 160 mm-ra arteko diametro aldakorrekin. Eta bai honakoak ere: Ø 63 mm 526 m, Ø 110 mm 1.528 m eta Ø 160 mm 418 m.

Aurrekontua: 164.682,25 euro.

Jende orok jakin dezan ematen da argitara esandakoa; batez ere, proiektuak eragiten dien lurjabeak eta gainontzeko titularrak jakitun jartzeko, hain justu ere, Vitoria-Gasteizko lurralde-bulego honetan, Samaniego kaleko 2.ean, espedientea aztertu ahal dadin eta egoki iritzitako alegazioak leku horretan aurkeztu ahal daitezen (hiru ale), betiere iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 8a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala