Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3470

IRAGARKIA, 314/08-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta, 98 legea) interesdunei deia.

Jakinarazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Jose Ramón Amenabar Aldayk, prozedura arruntaren bidez (98 legea), 314/08-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, uztailaren 17ko 120/2007 Dekretuaren aurkako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka. Dekretu horretan, Debako (Gipuzkoa) Praileaitz I Haitzuloa, Monumento izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratu zen (uztailaren 26ko EHAAn argitaratua).

Deia interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.

Beraz, ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Interesdunen zerrenda: Agustín Alvarez Forcada (Zumaia).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 15a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESE.


Azterketa dokumentala