Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2008ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lehiaren Defentsarako Euskal Epaitegia
3472

IRAGARKIA, 400/08-1 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Igualatorio Médico Quirúrgico S.A. de Seguros elkarteak 400/08-1 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Lehiaren Babeseko Euskal Auzitegiaren 2008ko otsailaren 20ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori Lehiaren Defentsaren 16/1989 Legearen 1. artikuluaren usteko urraketa bati buruzkoa da. Urraketa hori, hotz-zerbitzuen eta aseguruen arloan lehian aritzearen kontrako erabakiak hartzean datza. 01/2007 espedientea.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 9a.

Lehiaren Babeseko

Euskal Auzitegiaren lehendakaria,

JAVIER BERASATEGI TORICES.


Azterketa dokumentala