Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5901

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 13koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2013. urtean ezar ditzaketen tarifak eguneratzen dituena.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen), ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Aipatutako apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, dekretu beraren azken xedapenen arteko lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren 8. artikuluaren bidez, tarifak urtero eguneratuko direla ezarri zuen, urriko urtetik urterako KPIaren aldaketa aplikatuz. Eguneratutako tarifak hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Halaber, abenduaren 5eko Aginduaren azken xedapenaren bidez, Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hori eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hori garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko Zuzendaritza dagokio ebazpen hau betearaztea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ikusita lege hori eta bestelako xedapen orokorrak eta bateragarriak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren I., II. eta III. eranskinetan argitaratutako tarifak eguneratzea, 2012ko urriko urtez urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako tarifak aplikatuko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 44/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 13a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
ALDIZKAKO AZTERKETENGATIKO TARIFAK
(Ikus .PDF)

Oharra:

Tarifa hauei gehituko zaie Trafiko Buruzagitza Zentraleko ibilgailuen erregistroan ibilgailuen azterketa teknikoan izandako emaitzak idazteagatik ezarritako tasak, aipatutako azterketa teknikoa egiteko arauzko betebeharra dagoen kasuetan.

II. ERANSKINA
ERREFORMEN TARIFAK

Erreforma garrantzitsuen azterketa teknikoetan aplikatu behar diren tarifak jasotzen dira eranskin honetan. Tarifa horiei, gainera, beste tarifa bat aplikatuko zaie III. eranskineko erreformaren izapideak egiteagatik.

Erreforma egitean ibilgailuaren masa edo ardatzen banaketa aldatzen bada, azterketa teknikoagatiko tarifaz aparte, pisatze-tarifa ere ezarriko da.

Erreforma bat egiteko proiektua aurkeztu behar denean, proiektua ikuskatzeagatiko tarifa ere ezarriko da.

Erreformak taximetroaren egiaztapen metrologikoa dakarrenean, egiaztapenari dagokion tarifa ere ezarriko da.

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BESTE AZTERKETA BATZUEN TARIFAK
(Ikus .PDF)

Oharrak:

1.– Matrikulatu aurreko azterketagatiko tarifari, aldizkako azterketagatiko tarifa gehituko zaio, ibilgailuaren kategoriaren arabera, eta, kasuan kasu, erreformak erregularizatzearen eta pisatzearen izapideena ere bai.

2.– Eskola-garraioaren azterketa berezia ibilgailu astunei aplikatuko zaie, eta aldizkako azterketako tarifari gehituko zaio.

3.– Eskola-garraioko altako erreformetan eskola-garraioaren tarifa bera aplikatuko da, erreformako tarifari gehituta.

4.– Ibilgailu arinei, gehienetan taxiei, ez zaie aplikatuko eskola-garraioaren tarifa kasu hauetan: taxi bidezko eskola-garraioaren azterketa bereziak badira eta horiek ibilgailuren aldizkoarekin batera egiten badira; eskola-garraioari dagokiona bakarrik egiten bada aplikatu egin beharko da.


Azterketa dokumentala