Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5914

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 11koa, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegietako On-line Erregistro Zibila programaren (Inforeg aplikazioa) mantenimendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abuztuaren 21eko Aginduak 1. artikuluan zehazten du zein duen helburua, alegia, 2012ko ekitaldiko laguntzetarako deialdiak egin eta laguntzak berak arautzea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegietako On-line Erregistro Zibila programaren (Inforeg aplikazioa) mantenimendu-gastuetarako direnak. Programa hori dagoeneko instalatuta dago eta erabiltzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoko bake-epaitegietan.

Aginduaren 9. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariak ebatziko ditu mantenimendu-gastuetarako diru-laguntza horiek, gehienez ere agindua argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegietako On-line Erregistro Zibila programaren (Inforeg aplikazioa) mantenimendu-gastuetarako 2012ko diru-laguntzak ematea. Programa hori dagoeneko instalatuta dago eta erabiltzen ari dira Euskal Autonomia Erkidegoko bake-epaitegietan. I. eranskinean agertzen dira diru-zenbatekoak.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa sasoiz eta eraz ez aurkezteagatik diru-laguntza honako udalei ukatzea: Ajangiz, Ea, Elantxobe, Garai, Gaztelu, Mallabia, Olaberria eta Ordiziakoa udala. Eta eskabidea epez kanpo aurkezteagatik Sukarrietako Udalak aurkeztutakoa ezeztea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, udal interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 11.

Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria,

JESÚS MARÍA GARCÍA AREJULA.


Azterketa dokumentala