Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5916

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 14koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren esparruan ezarritako laguntzak emateko 2013ko ekitaldiko deialdia. Agindu horren bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek Programa) arautzen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren (2008-12-23ko EHAA) –Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaz aldatutakoaren– bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek Programa) arautzen da.

Aipatutako aginduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egoki da hor iragarritako laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 13. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Ebazpen honen helburua da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2013. ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa (Gaitek Programa) arautzen da. Agindu hori, halaber, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez aldatu da.

2.– Programa hori finantzatzeko, 37.900.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2013ko ekitaldirako eta arlo horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kontura.

Deialdi honi lotuta emango diren laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, ez eta, indarrean dagoen legeriari jarraituz kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, prozedura ebatzi aurretik kopuru hori handitzearen ondorioz sortutako diru-kopurutik gorakoa ere. Halako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (Gaitek) programa hau finantzatzen lagundu du.

2. artikulua.– Betekizunak.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, Gaitek programa arautzen duen Aginduko 7. eta 8. artikuluetan proiektu eta onuradunei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, SPRI Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatean aurkeztu beharko dira (Urkixo Zumarkalea 36, 4. solairua, Bizkaia Plaza eraikina, Bilbao), zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako bideetako bat erabiliz, eta https://www.spri.es/idi/idi web-gunean ere aurkez daitezke.

2.– Eskabideak aurkezteko epea deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi, eta 2013ko martxoaren 29an bukatuko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen da. Bada, agindu horretako 5.3 artikuluan zehaztu ondorioetarako, prozedura ebazteko eta deialdiko laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013ko Aurrekontu Orokorretan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 14a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


Azterketa dokumentala