Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5919

AGINDUA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2013ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzeko dena.

Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2011 eta 2012ko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2013ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.

Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko -oro har- erabili den batez besteko azaleraren aldean.

Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.

Hori guztia dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda agindu honen eranskinean argitaratzea, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan.

Bigarrena.– Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala