Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5920

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Granja Badaya» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitu zitzaizkion eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eta eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan, bereziki 13. eta 14. artikuluetan, eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea egoitza soziala Langraiz-Okan (Araba) daukan «Granja Badaya» eraldaketarako nekazaritzasozietatearen (zk.: 3.221) desegitea eta deuseztapena 2012ko abenduaren 12an inskribatu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala