Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5921

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2012-2013 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak berriak ebazten dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduak, 2012-2013 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak berritzeko eta laguntza berriak emateko prozesua arautu eta deitu zituen.

Agindu horren 17.artikuluaren arabera, laguntzak ematea edo ukatzea Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakar eta espresuaren bidez gauzatuko da, ebaluazio-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku batzordeen ebaluazioa eta ebaluazio-batzordeak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren A modalitateko onuradunei ematea doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programarako diru-laguntzak.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean agertzen diren ikertzaileen aplikazio-zentroei, kontratuak finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduak xedatutako ezaugarri eta kopuruen arabera. II eranskinean zehazten dira kopuruak.

Kontratu horiek 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren B eta C modalitateko onuradunei ematea doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programarako diru-laguntzak.

B modalitateko laguntzek kontratu izaera dute.

C modalitateko laguntzek beka ezaugarriak dituzte. Laguntzaren iraupena 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte izango da.

Laugarrena.– Diru-laguntzak ematea III. eranskinean B modalitatean agertzen diren ikertzaileen aplikazio-zentroei, kontratuak finantzatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduak xedatutako ezaugarri eta kopuruen arabera. IV eranskinean zehazten dira kopuruak.

Kontratu horiek 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Bosgarrena.– V eta VI. eranskinean agertzen den ordezkoen zerrenda ezartzea, lerroak, arloak eta lehentasunaren arabera zehaztuz. Hutsuneak gertatuz gero, hauek 17. artikuluko 7. idatzi-zatiak zehazten duen bezala beteko dira.

Seigarrena.– VII. eranskinean agertzen diren ez onartutako eskatzaileen eskaera zerrenda onartzea, ez onartzearen arrazoiak zehaztuz.

Zazpigarrena.– VIII. eranskinean aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda onartzea, kanpo geratzearen arrazoiak zehaztuz.

Zortzigarrena.– 2012ko ekainaren 26ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak. Ikertzaile onuradun bakoitzak jasoko duen diru-laguntza dagokion eranskinean ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, ebazpenaHezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko web-orrian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala