Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5922

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 3koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzen deialdia ebazten duena (EIMA 2.0).

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2012ko irailaren 12ko Aginduaz (2012ko irailaren 17ko EHAA). Hori dela eta, Ebazpen-batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko irailaren 12ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, guztira banatzeko dagoen 225.000 euroko diru-partidatik Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: proiektuaren egitura deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 1.1 puntuan adierazitakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: edukiaren egokitasuna deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 1.2 puntuan adierazitakoaren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia, kasu honetan, ondokoa da: eskabideak ez ditu deialdiak ezarritako baldintza guztiak betetzen.

Bosgarrena.– Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Bigarrena.– Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 3a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala