Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5923

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen dira itunpeko ikastetxeei –hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko– emandako diru-laguntzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Agindua aplikatuz (Irisgarri 2012).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bitartez, irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legeari jarraituz, laguntzetarako deia egin zitzaien itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko.

Honako hauek aztertu ditugu: aurkeztutako eskabideak, ebaluazio-txostenak, 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren hamargarren artikuluan jasotako esleipen-irizpideak eta agindu bereko bederatzigarren artikuluari jarraituz eratu den balorazio-batzordeak bidalitako ebazpen-proposamena. Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko inbertsio-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren itunpeko ikastetxeei; eranskin horretan azaltzen da zenbat diru ematen zaien itunpeko ikastetxe horiei.

Bigarrena.– 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.

Hirugarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza. Izan ere, ez dituzte betetzen 2012ko uztailaren 4ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala