Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5924

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Agindua aplikatuz hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa argitara emateko dena (Udalaguntza-2012).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantziazioa arautzen da.

Honako hauek aztertu dira: aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren zazpigarren artikuluaren arabera eratutako Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Ondorioz, deialdi-aginduaren ebazpen gisa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eranskin horretan zehaztutako zenbatekoa ematea, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko.

Bigarrena.– Finantzaketarako aukeraturiko ikastetxeen titular diren udalek 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren hamaikagarren artikuluaren arabera jasoko dute esleitutako diru-kopurua.

Hirugarrena.– II. eranskineko zerrendetan azaltzen diren udal eta ikastetxeen eskaerei ezezkoa ematea, deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzeagatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, hala xedatuta baitago 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala