Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5926

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko 211/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Israel Perez Sotok, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, honako hau jakinarazten dut:

Maria Teresa de Barandiaran Irizarrek eskatuta, epaitegi honetan segidako traktuari berriro ekiteko 211/11 jabari-espedientearen gaineko prozedura bideratu da, honako finka hau inmatrikulatzeko:

Hiri-lurrekoa: erdi-sotoko lehenengo lokala. Berrogeita hamalau metro koadroko azalera erabilgarria du, eta iparraldean eta mendebaldean etxearen hormekin egiten du muga; hegoaldean, bigarren lokalarekin; ekialdean, etxearen hormekin eta bigarren lokalarekin. Zarauzko jurisdikzioan, Mendilauta lekuko Itxas-Bide izeneko terreno propioaren eta etxearen (zenbakirik gabe) lau ehuneneko partea izanik elementu komunetan.

Zarauzko 3563 zenbakiko finka.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2012ko urriaren 10a.

Idazkaria.


Azterketa dokumentala