Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2012ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ANA MARÍA MAHIQUES MIRET BARAKALDOKO NOTARIOA
5929

EDIKTUA, enkantea egiteko iragarpenari buruzkoa.

Nik, Ana Maria Mahiques Miret-ek, Barakaldoko notarioak (bulegoa: Elkano kalea 7, behea).

Jakinarazten dut: hipoteka betearazteko ondoko finkaren enkanteari dagokion judizioz kanpoko prozedura izapidetzen ari dela nire aurrean:

Ondoriozko 4. partzela. Deskribapena: itxura ia angeluzuzena duen partzela eraikigarria, bizileku kolektibo librerako dena, beheko solairuan hirugarren sektorerako erabilera duena. Alonsotegin dago, udaleko Arau Subsidiarioetako Egoitzatarako Lurzoru Urbanizagarria 3. Exekuzio Unitatean. Erdisotoa, beheko solairua, bi solairu eta teilatupeko solairua ditu. Udal arautegiarekin bat etorriz, sestra azpian soto solairu bat eraiki ahal izango da, ibilgailu-aparkaleku edo trasteleku gisa erabiltzeko. Partzela hori Kadagua ibaiaren zabalerako 100 metroko zaintza-eremuan dago. 15.252,84 aprobetxamendu-unitate esleitzen zaizkio. Guztira 1.188,14 m2-ko azalera du, 2.080 m2-koa duelarik sestraren gaineko gehienezko eraikigarritasuna, egoitza erabileraduna. Mugak: ipar, ekialde eta mendebaldean, jabari publikoko ondoriozko 5. partzela, bideetarako erabilera izango duena; eta hegoaldean, Etxe Merkeak.

Barakaldoko Jabetzaren Erregistroa, 1359 liburukia, 16 liburua, 85 orrialdea, 892 zenbakidun finka, 1. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: N1200471N.

Lehen enkantea 2013ko urtarrilaren 24an egingo da, goizeko 10etan; bigarrena, hala behar balitz, 2013ko otsailaren 20an, goizeko hamarretan; eta hirugarrena, hau ere behar izango balitz, 2013ko martxoaren 20an, goizeko 10etan.

Enkante guztiak Notaritzan egingo dira, lehen aipatu helbidean.

Lehen enkantearen tipoa bi milioi hamazazpi mila hirurehun eta bi eurokoa da (2.017.302); bigarren enkanterakoa, kopuru horren ehuneko hirurogeita hamabostekoa; hirugarren enkantea, inolako tipori lotu gabekoa izango da.

Hipoteka Erregelamenduaren 236.a) eta 236.b) artikuluetan aipatzen diren agiriak eta erregistro-ziurtagiriak notariotzan kontsulta daitezke. Bestalde, ulertu egiten da lizitatzaile orok nahikotzat jotzen duela aurkeztutako titulazioa. Betearazten den hipotekaren aurreko kargek, zergek eta izapenek indarrean diraute.

Hirugarren enkantean parte hartu ahal izateko, tipo egokiaren ehuneko hogeita hamar edo bigarren enkantearen ehuneko hogei kontsignatu beharko dute postura-egileek, aldez aurretik Notaritza honetan.

Enkantearen iragarkia egiten denetik enkantea bera burutu arte, eskaintzak idatziz eta plegu itxian egin ahal izango dira; aurretiazko gordailuaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

Barakaldo, 2012ko abenduaren 13a.

Notarioa,

Ana María Mahiques Miret.


Azterketa dokumentala