Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2015eko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3079

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 3koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2015. ekitaldirako zenbait laguntza emateko deialdia, honako esparru honen barruan: turismo-enpresen lehiakortasuna hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa arautzeko Aginduak finkatutakoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez (2014ko ekainaren18ko EHAA, 114. zk.), arautu egiten da turismo-enpresen lehiakortasuna hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak aldatu du (2015eko uztailaren 1eko EHAA).

Aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor zehaztutako diru-laguntzak emateko 2015eko ekitaldirako deialdia egitea eta hartarako behar diren arauak ematea.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez, arautu zen turismo-enpresak hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak aldatuta), eta, hain zuzen ere, 2015eko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Xede horretarako, guztira, 699.396,54 euro bideratuko dira, abenduaren 23ko 5/2014 Legeak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2015eko ekitaldirako eta gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Diruz lagunduko diren jardueretarik bakoitzarentzat erabiliko diren zenbatekoak honako hauek dira:

a) Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean: 321.722 euro (% 46).

b) Lehiakorrago egiteko, turismo-eskaintza modernizatzea: 307.735 euro (% 44).

c) Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea: 20.939,54 euro (% 3).

d) Turismo sektorean jardun eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa eta establezimenduetan, ingurumenaren kudeaketa eta kalitate-kudeaketa ziurtatu dezaketen sistemak ezartzea: 49.000 euro (% 7).

Deialdi honen kargura emango diren laguntzak ez dira izango artikulu honetan finkatutako zenbatekoak baino handiagoak, edo berau eguneratzearen ondoriozko zenbatekoak baino handiagoak, betiere indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eskatutako laguntzen guztizkoa kontuan izanik, eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste laguntza-programa batzuk burututakoan, aurrekontuko ahitu gabeko diru-kopururik geratzen bada, eta horiek ebatzi baino lehen. Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpen bitartez emango da horren berri.

2. artikulua.– Betekizunak.

1.– Entitate eskatzaileek, 2014ko ekainaren 11ko Aginduan ezarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, agindu horretan ezarritako betekizunak eta baldintzak bete beharko dituzte (2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez, Turismo-enpresak hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa arautzen da; agindu hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduaren bidez aldatu da).

3. artikulua.– Diruz lagundu ahal izango diren jardueren epealdia.

2014ko uztailaren 29tik laguntza-eskabidea aurkezteko egunera arte egindako eta justifikatutako inbertsioak onartuko dira, betiere ebazpen honetako 6. artikuluan ezarritako epearen barruan.

4. artikulua.– Ebaluazio Batzordearen osaera.

15. artikuluan aipatutako hurrenkera-irizpideekin bat etorriaz eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, Ebaluazio Batzorde bat eratuko da, ebazpen-proposamenak organo eskudunari helaraziko dizkiona. Batzorde horrek honako kide hauek izango ditu:

– Lehendakaria: Carlos Izagirre San Emeterio. Ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.

– Idazkaria: Cristina Madinabeitia Olariaga. Ordezkoa: Jon Zalakain Hernández.

– Batzordekideak: Gema Etxenike Jauregibeitia, Ana Isabel Lekue Gallano, Miren Iosune Etxebeste Hernandorena eta Eider Albizu Zenikazelaia.

– Ordezko batzordekideak: David Garcia de Domingo, Garbiñe Ibarzabal Goikoetxea, Amaia Agirre Gogorza eta Idurre Ostoloza Garate.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta modua.

1.– Honako egoitza elektroniko honetan eskuratu eta bete beharko da eskabidea:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (castellano).

Http://www.industria.ejgv.euskadi.eust/r44-teletram/eu/ (euskera).

Bide elektronikotik izapideak egiteko zehaztapenak, eskabidea bera, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainontzeko ereduak eskuragarri egongo dira aipatu egoitza elektronikoan. Eskabidearen edukia eta erantzukizunpeko adierazpenen edukiak eransten dira, jendea jakitun izan dadin.

Agindu honi dagokionez, espedienterako sarbidea izatea, errekerimenduak, jakinarazpenak eta eskabidearen osteko gainontzeko izapideak honako honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus/misgestiones/

Eskabideak, osorik betetakotzat jo dadin eta dagozkion eskubideak sor ditzan, honako hauek izan beharko ditu: eskabide egiten duen pertsonaren edo entitatearen sinadura errekonozitua eta Aginduko 12. artikuluan aipatutako oinarrizko dokumentazioa.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2015eko abuztuaren 11ko 12:00etan amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 3a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala