Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2015eko abuztuaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3558

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 3koa, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailen azpimailak zedarritu eta ikas-irakas prozesuen eraketa, jarraipena eta kudeaketa didaktikoaren jarraibideak ezartzen dituena.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma onartzen duen Aginduak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22koak, dio Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren sei gaitasun-mailak eskuratzeko ibilbide didaktikoan azpimailak bereiziko direla, hizkuntza-trebetasun hartzaile eta ekoizleetan ikasleek dituzten gaitasunetan oinarrituta (3.2 artikulua). Eta gaineratzen du azpimaila horiek HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez ezarriko direla, azpimaila bakoitzaren helburuak adierazita.

Izan ere, beharrezkoa da Curriculumean ezarritako mailak azpimailatan zedarritzea:

a) HEOCaren mailak ezartzeko emandako irizpideen egituraren barnean, ikasle bakoitzaren hizkuntza-gaitasunaren garapena egoki eta zehatzago eman eta jarraitu ahal izateko, betiere maila bakoitzari jarritako helburuak lortzeari begira, eta batez ere, idatzizko eta ahozko adierazpena erdiesteari lehentasuna emateko.

b) Ikasleen beharrak eta premiak kontuan izanik, 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren 6. artikuluan berezitako ikastereduen baitan, ikas-irakas prozesuaren kudeaketa didaktiko egokia eratu eta burutu ahal izateko.

c) HABE eta euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen arteko elkarreragina ahalbidetzeko, ikas-irakas prozesuaren ebaluazioa eta egiaztatzegintzaren egitura informatikoa doituz.

Horregatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako sei gaitasun-mailen ikas-irakas prozesua egituratzeko ondoren definitzen diren azpimailak bereiztea, hizkuntza-trebetasunen arabera egituratuak eta Ebazpen honen eranskinera biltzen diren oinarrien, edukien eta jarraibideen arabera zehaztuak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epe barruan.

Donostia, 2015eko abuztuaren 3a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala