Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2015eko abuztuaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3568

IRAGARKIA, UPV/EHUko 2015eko uztailaren 1eko dokumentazio-eskaeraren berri ematen duena, UPV/EHUko Irakasle Elkartuko 270. plaza esleitzeko hautaketa-prozesuaren ebazpenaren aurka 2015-02-13an jarritako errekurtsoa dela-eta (plazaren deialdia: 2014-10-17).

Saiatu gara Luis Lupiáñez Carrillo jaunari 2015-07-01eko dokumentazio-eskaeraren berri ematen, baina ez dugu lortu. Eskaera horretan Erresuma Batuko Lincoln University zentroan lortutako eta bere eskabidean aipatutako Bachelor in International Business Administration tituluaren homologazioa frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko eskatzen genion. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, 15/2014 Legea, irailaren 16koa, sektore publikoaren arrazionalizazioari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoaren arabera.

Ebazpen-proposamena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:

Ebazpen-proposamenaren eduki osoa jakin nahi badu, Lupiáñez Carrillo jaunak UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordetzara joan beharko du hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko du. Helbidea: EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.- 48940 Leioa.

(Ikus .PDF)

Leioa, 2015eko uztailaren 27a.

UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala