Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2015eko abuztuaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3573

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2015eko ekitaldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea amaitzen dela egunaren berri ematekoa dena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioei laguntza emateko deialdiari buruzkoa.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, 2015eko maiatzaren 13koaz, 2015. urterako biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioei laguntza emateko deialdia argitaratzen da.

Aipatutako ebazpenaren 3. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, diru laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.

Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2015eko irailaren 30a izango da.

Adierazitakoa kontuan hartuta eta 2015eko ekitaldirako zegoen laguntzei lotutako aurrekontua amaitu denez gero, 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea, 2015eko uztailaren 24ko datarekin, 2015. urterako biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioei laguntza emateko aurrekontu-kreditua amaitu dela.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2015eko uztailaren 24a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.


Azterketa dokumentala