Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2015eko abuztuaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3647

EDIKTUA, 320/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 320/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Geosider, S.A.

Abokatua: Juan Jose Reparaz Valls.

Prokuradorea: Amalia Rodríguez Zúñiga.

Demandatua: Obras Civiles y Sondeos S.L. eta Jose Luis Lopez Rosas.

Gaia: judizio arrunta, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Geosider, S.A.ren ordezkariak aurkeztutako demanda, Obras Civiles y Sondeos, S.L.ren, eta Jose Luis Lopez Rosasa jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, merkataritza-sozietatea kondenatzen dut auzi-jartzaileari 17.175,45 euro ordaintzera –horietatik, Lopez demandatukideak 13.540,03 euro ordainduko ditu solidarioki–, bai eta epai honen bigarren oinarri juridikoan adierazi diren interesak ordaintzera ere. Alderdi demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Legean agindu bezala jakinaraz bekie alderdiei.

Obras Civiles y Sondeos S.L. eta Jose Luis Lopez Rosas demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko ekainaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala