Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2015eko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3793

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 7koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2015. urteko laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza-programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko ohiko okupazioko etxebizitzetan energia-kontsumoa murrizteko helburu nagusiarekin. Horretarako, energia-eraginkortasun txikiko leihoak edo ate-leihoak ordezkatuko dira, eta, horien ordez, eraginkortasun handiko leihoak edo ate-leihoak jarriko dira, berotutako guneak edo tokiak kanpoko aldetik bereizteko.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretuaren 1. eta 5. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta EEEko presidenteak eskuordetu dizkidan eskumenak betez, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2015eko laguntza-programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskinean.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau oso-osorik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea da. Beronen bidez, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2015. urteko laguntza-programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dira.

Bilbao, 2015eko abuztuaren 7a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala