Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3909

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 31koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, erakunde publikoei immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako laguntzak emateko deialdia egiten da 2015. urterako.

AURREKARIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez (EHAA, 2014ko abenduaren 30ekoa), erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak zehaztu eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2015. urterako. Aipatutako aginduaren III. kapituluan diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen da: Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

Agindu horren 18. artikuluak immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako, erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen aurrekontu-kreditua zehazten du. Bestalde, aipatutako aginduaren 18.2 artikuluan zera aurreikusten da: «Kide anitzeko organoaren ebazpen-proposamenaren bidez, beste laguntza-azpilerroetatik edozeinetan sobera geratzen diren baliabideak erabiltzea proposa daiteke, horretarako arrazoiak emanda».

2.– 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 19.2. artikuluak hauek zehazten ditu: alde batetik, diru-laguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak, eta, bestetik, diru-laguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako diru-laguntza eskatu duten erakunde publikoak I. eranskinean adierazitakoak dira.

2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 8.4 artikulua betetzeko, eta Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako zerbitzuek landutako txosten teknikoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru kopuruak ematea, kontzeptu honetan: immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako.

Bigarrena.– III. eranskinean jakinarazten diren diru-laguntza eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.– LOC (Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako laguntzak) azpilerroan geratutako 4.177,25 euroko soberako kreditua TEC (Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako laguntzak) azpilerrora zuzentzea, 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 18.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, azken azpilerro horretan diruz lagundu beharreko kopurua agindu horren 18. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua baino handiagoa gertatu baita.

Laugarrena.– Emandako diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Aurreikusitako epea uko egin gabe igaro ondoren % 70 emango da, diru-laguntza ematen den egunetik hasita hilabeteko epean.

b) Gainerako % 30, ondorengo puntuetan ezarritakoaren arabera zuritzen denetik aurrera eta bi hileko epean.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean, nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza izan duela.

Seigarrena.– Gastuen justifikazio orokorra 2016ko lehenengo bi hiletan egingo da, jatorrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa izan delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak banakako kitapen-ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatu eta bi hileko epean, eta, hala badagokio, bi hileko epea emango du, ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Zortzigarrena.– Diru-laguntzak eta haien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114. eta 115. Artikuluek xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 31.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala