Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3910

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 31koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko laguntzetarako oinarriak eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2015 urterako.

AURREKARIAK

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez (EHAA, 2014ko abenduaren 30ekoa), erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan programa, proiektu eta jardueretarako laguntza teknikoa edo administratiboa emateko eta horiek garatzeko laguntzetarako oinarriak zehaztu eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2015. urterako. Aipatutako Aginduaren III. kapituluan diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen da: Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak.

Agindu horren 18. artikuluak immigrazio teknikarien kontratazioarekin jarraitzeko erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen aurrekontu kreditua zehazten du. Bestalde, aipatutako Aginduaren 18.2 artikuluan zera aurreikusten da: «Kide anitzeko Organoaren ebazpen-proposamenaren bidez, beste laguntza-azpilerroetatik edozeinetan soberan geratzen diren baliabideak erabiltzea proposa daiteke, horretarako arrazoiak emanez».

2.– 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 19.1 artikuluak honakoak zehazten ditu: alde batetik, diru-laguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak, eta, bestetik, diru-laguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.– Immigrazio teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan diru-laguntza eskatu duten erakunde publikoak I. eranskinean adierazitakoak dira.

2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 8.4 artikulua betez, eta Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako zerbitzuek landutako txosten teknikoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru kopuruak ematea, honako kontzeptupean: Immigrazio teknikariak kontratatzen jarraitzeko.

Bigarrena.– III. eranskinean jakinarazten diren diru-laguntza eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.– LOC (Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren esparruko jardueretarako laguntzak) azpilerroan geratutako 4.177,25 euroko soberazko kreditua TEC (Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako laguntzak) azpilerrora zuzentzea, 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren 18.2 artikuluan aurreikusitakoarekin ados, azken azpilerro horretan diruz lagundu beharreko kopurua, Aginduaren 18. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua baino handiagoa gertatu baita.

Laugarrena.– Emandako diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Aurreikusitako epea uko egin gabe igaro ondoren % 70 emango da, diru-laguntza ematen den egunetik hasita hilabeteko epean.

b) Gainerako % 30, ondorengo puntuetan ezarritakoaren arabera zuritzen denetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean, nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza izan duela.

Seigarrena.– Gastuen justifikazio orokorra 2016ko lehenengo bi hilabeteetan egingo da, jatorrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren. Azken kasu horretan, ziurtagiriak immigrazio teknikari gisa kontratatu diren pertsonen kopurua eta lanbide-kategoria, horien ordainsariek eragindako guztizko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren zerrenda eta kostua adieraziko ditu, 2015. urteari dagozkionak.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak banakako kitapen-ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Zortzigarrena.– Diru-laguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 114 eta 115 artikuluek aurrez ikusi dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 31.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala