Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3912

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 807/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 807/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: BBVA, S.A.

Abokatua: Pedro Luis Martinez de Artola Gonzalez.

Prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Demandatua: Milton Orlando Reyes Acero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ea osorik baiesten dut Xabier Nuñez Irueta prokuradoreak, BBVA, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, jarritako demanda, eta, beraz, 17.203,36 euro eta maileguan emandako zenbatekoa guztiz itzuli arteko dagozkion interesak ordaintzera kondenatzen dut Milton Orlando Reyes Acero jauna; prozesu-kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Milton Orlando Reyes Acero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala