Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3914

EDIKTUA, 429/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 429/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Juan Luis Lobeto Guerras.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Juan Bolivar Picoita Toledo eta Iraida Corria Alvarez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan 69/2015 epaia eman zen, 2015-04-01ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Isabel Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak, Compañía Mercantil Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan, jarritako demanda, Juan Bolívar Picoita Toledoren eta Iraida Corría Álvarezen aurka, zein kondenatzen baititut modu solidarioan 29.478,15 euro gehi interesak ordaintzera, bai eta prozesu-kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0011 0000 04 0429 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Bolivar Picoita Toledo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala