Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3919

IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Turismo zuzendariaren 2015eko uztailaren 3ko Ebazpena, zehapen-espedientea 20-OT-F-2015-3 ebazten duena.

Javier Miranda Larrinagari (Haltza kalea, 2, 20301 Irun, Gipuzkoa) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Hautsi den araua: 66 atala a) Martxoaren 16ko 6/1994 Legea, Turismoaren Antolaketari buruzkoa –66. artikuluko a) idatzi-zatia– (betiere, abenduaren 23ko 16/2008 Legeak eta apirilaren 23ko 7/2012 Legak emandako idazketaren arabera).

Jarritako zehapena: 4.500,00 euro

Legezko ohartarazpenak

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da; betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Javier Miranda Larrinaga), espediente-zenbakia (20-OT-F-2015-3), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala