177. zk., 2015eko irailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3920
IRAGARKIA, 2015eko abuztuaren 3koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.
Eranskinean jasotako ebazpena jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu egin zuen lege hori.
Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpena egiten da:
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua, Bilbo) ager daiteke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; orobat, agertu, edo agertu, BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
(Ikus .PDF)
Bilbao, 2015eko abuztuaren 3a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.